Berriak

2019/11/7 Ingurumen albisteak

Nola aurreztu eta berrerabili ura etxean

Planeta osoan dagoen ur kopurua 1.400 millones de km³ da, horietatik gehiengoa ur gazia izanik (%97,5, 1.365 milioi km³). Gainontzekoa ur geza da, %2,5: 35 milioi km³. Ur gezaren portzentaje horretatik, %68,9 (24 milioi km³ inguru), elur eta izotz forman dago artikoko eta antartikoko eremuetan, eta %30,8 (10,8 milioi km³ inguru) lurrazpian gordea dago. Ur gezaren gainontzeko %0,3 soilik dago ibai eta lakuetan (105.000 km³). Beraz, giza kontsumorako erabil daitekeen ur geza kopurua ibai eta lakuetan, bai eta akuiferoetan dagoen uraren zati bat besterik ez da, 200.000 km³ inguru, hots, eskuragarri dagoen ur gezaren %0,6 baino gutxixeago, edota lurrean dagoen ur guztiaren %0,014.

Horrexegatik da hain garrantzitsua kontsumitzen dugun ura modu arduratsuan kontsumitzea. Mugatua den baliabide horren erabilera egokia ezinbestekoa da etorkizuneko belaunaldiei ura bermatzeko.

Eta guk nola kontsumitu dezakegu ura etxean modu arduratsuan, eta ahal dela, nola berrerabili? Aholku batzuk emango dizkizugu jarraian:

Euri-ura jaso
Koka itzazu ontzi batzuk etxe kanpoaldean, euri-ura jaso eta biltzeko, edo aprobetxa itzazu etxeko hustubideak eta isurbideak ura pilatzeko. Erabili bildutako ura landareak ureztatzeko, autoa garbitzeko eta kanpoaldeko altzariak garbitzeko. Hainbat jendek euri-urak biltzeko sistemak kokatzen dituzte etxeetan.

Dutxako ur hotza aprobetxatu
Dutxan beti itxaron behar izaten dugu pixkatxo bat ura berotu arte; itxaroten zauden bitartean jaso ezazu ur hotza ontzietan eta ondoren erabil ezazu komun-ontzian erabiltzeko, landareak ureztatzeko eta lurrak garbitzeko.

Ur grisak jaso
Ur hori dutxan, garbigailuan edo harraskan erabilitakoak da. berriz erabil dezakezu -baita lorategia ureztatzeko ere-, betiere gai kimikoak ez baldin baditu. Bainugelako konketako eta bainuontziko hustubideak depositu batera konektatzeko sistema bat jar daiteke. Depositu horretan tratamendu egokiak egingo dira ura arazteko, ura berrerabili ahal izateko eta zisternara eramateko.

Loreontzietan platerak jarri
Zure landareen loreontzien azpian ureztatzean sobratzen den ura jasotzeko platertxoak kokatu, eta ur hori beste landare batzuk ureztatzeko erabili.

Ez bota eltze eta lapikoetako ura
Barazkiak egiteko erabiltzen duzun ura primerakoa da landareak ureztatzeko.


Jatorrizko albistea Huffintonpost.es webgunean argitaratua.