Berriak

2019/10/17 Ingurumen albisteak

Mikroplastikoei buruz gehiago ikertzeko eskatu du Munduko Osasun Erakundeak

Plastikoek eragiten duten kutsadura egun puri-purian den arazoa dugu, eta, etengabe asaldatzen gaituzten berriak irakurtzen ditugu. Izan ere, mikroplastikoak leku guztietan baitaude: airean, arropan, gure platerera heltzen den janarian, eta, noski, urean: itsasoan detektatu dute, ibaietan, iturriko ura naiz botilaratuan. Hala ere, oso gutxi dakigu gure osasunean izan dezakeen eraginaz. 

Munduko Osasun Erakundeak zulo hauetan erreparatu eta txosten bat argitaratu berri du. Bertan, mikroplastikoen inguruan gaur egunera arte dugun informazioa bildu du, eta, gaiari buruz gehiago ikertzera animatu du, kutsadura hau ekidite aldera. 

"Datu gehiago behar ditugu ahalik eta lasterren, mikroplastikoek gure osasunean izan ditzaketen ondorioen inguruan, leku guztietan baitaude, baita edaten dugun uran ere", azaldudu Maria Neirak, Munduko Osasun Erakundeko Osasun Publiko eta Ingurumen Departamentuko zuzendariak, komunikatu batean.  


Informazio gehiago