Berriak

2018/6/11 Ingurumen albisteak

Mexikoko palma olioak jasangarri izan nahi du

Mexikok urre berde berri bat aurkitu du Afrikako palman, olio jangarriaren gero eta inportazio handiagoeileheneratzen lagunduko zukeen errentagarritasun handiko laborean, alegia.Baina erronka bati egin beharko dio aurre: Asia eta Afrikako hainbat herrialdetan izan den bezalako deforestazioa saihestea. Nekazaritza, Abeltzaintza, Landa-Garapen eta Arrantza Idazkaritzaren (Sagarpa) estrategia da babestutako gune naturalak ez ukitzea eta orokorrean ongarrien erabilera murriztea.

Baso-, Nekazal- eta Abel-Ikerkuntzako Institutu Nazionaleko (Inifap) aditu José Miguel Hernándezek dio duela urte batzutatik Mexikok badituela lurraldearen jasangarritasuna bermatzen duten lur hezeetarako barietate propioak. "Hemen egiten dena birmoldaketa produktibo bat da, ez da inolaz ere oihanik eraisten. Bestelako jarduerentzat errentagarria ez den teknologiarekin eta lekuetan palma baldintza optimoetan ekoizteko baldintzak sortzen ditugu. Lehen abeltzaintza estensiborako ziren lurrak olio-ekoizpenera bideratzen ari gara", azaldu du.

Tabascon, palma olioaren negozioan murgiltzeko euforiak eraginda, hainbat ekoizlek alboratu egin dute abeltzaintza, edota platano eta juka ekoizpena, bosgarren urtetik aurrera (lehenengo sasiak erein ondoren) etekin hobea lortzeko itxaropenez.


Jatorrizko albistea El País-en argitaratua (2018/04/25).

Beste albisteak

Berrien zerrendara itzuli