Berriak

2019/10/4 Ingurumen albisteak

Lorategi gehiago edo material berriak? Nola borrokatu bero-uhartea hiri bakoitzean

Gaur egun, Madril bezalako hiri baten erdiguneko tenperatura ehunka metro batzuk haratago dagoen beste guneren batenarekin alderatuz gero, bost graduko aldea egon liteke. Tenperatura aldaketa hau soilik azal liteke klima-aldaketaren ondorioei erreparatuz gero; eta gero eta ohikoagoa den fenomeno batekin: bero-uharte efektua. 

Hirietako bero-uhartea zergatik gertatzen den? Hirietako materialak, hots, porlanak, asfaltoak, kristalak eta abarrek egunez bero handia biltzen baitute, eta, gaua heltzen denean, hura erradiatzen dute, hala, tenperaturen beherakada moztuz. Bero-uharte hauek udako tenperatura altuegin uztartuz gero -eta gero eta ohikoagoak diren bero-olatuak ere kontuan hartuz- hiriak mehatxu bilaka daitezke adinduentzat, haurrentzat, gaixoentzat, jaioberrientzat eta beroa gaizki jasaten duten beste pertsona batzuentzat. 

Efektu honen eta bere ondorioen aurka borrokatzeko, hiriek hainbat estretegia garatzen ari dira, baita hurrengo hamarkadetan aurreikusten diren bi graduen igoera ere. Hiriak berdeagoak egitea da estrategia zabalduenetakoa, baina eraginkorrena ez izatea ere gerta daiteke.  


Informazio gehiago