Berriak

2019/10/22 Ingurumen albisteak

Londresko metroaren berotasunak etxeak berotzeko erabiliko dute

Mundu mailako hito bat dela pentsatzen dute, izan ere, Iparraldeko Lineako beroa probestu eta bideratuko baitute, zehazki, Londres iparraldean, Islingtoneko etxe eta negozioak berotzeko urtearen amaierarako. 

Inguruko etxebizitzei bero merkeago eta ekologikoagoaz hornitzeko xedea duen ekimen baten parte dugu proiektua. Inslingtonek 850 etxebizitzei berogailuetako beroa helarazten die Bunhilleko Energia Zentroak sorturiko energia berdeaz, gasarekin batera sortuz (CHP). Zabalpen honekin, beroa sarera bideratzeko Iparraldeko Lineako aireztatze-hodi bat erabiliko dute. 

Ramboll, berogailu-sarea diseinatu eta sortzeko konpainiak prentsa-komunikatu batean esan duenez, "Londresko metroko hondakin-beroa birziklatzen" lehen ekimena da Europa mailan. Hala, "1930 eta 1980. urte bitartean eraikitako etxebizitza eta astialdiko udal-zentroak dira gehien bat karbono eta kostuan baxua den bero-iturriaz gozatzen ari diren etxebizitza eta tokiko negozioak".  


Informazio gehiago