Berriak

2018/4/16 LiberaONdakin

LIBERAk naturan abandonatutako zaborra ezagutzeko metodologia azalduko du

LIBERAtik, SEO/Birdlifek bultzatutako proiektua Ecoembesen elkartasunarekin, hiru formakuntza eta konzientziazio jardunaldi egingo dira. Helburua parte-hartzaileei hiritar zientzia egitearen garrantzia erakustea eta datu jasoketen kanpainietan erabiltzen den metodologia erakustea, hondakinen mota, kantitatea eta bolumena jakiteko, hauek sailkatu eta naturan dagoen zaborrarekin amaitu ahal izateko neurriak hartzeko.

Jardunaldi hauetan zehar, abandonatutako zaborra bereizteko LIBERA ekimenean garatzen den metodologia zientifikoa azalduko da. Modu horretan lortutako informazio kuantitatibo horri esker, hondakin arruntena zein den zehaztu ahal izango da, bere jatorria eta mugitzeko-moduak, bere inpaktuaren analisira eta bere sorrera saihestera bideratutako ekintzak lehenestea ahalbidetuz. Finean, naturan utzitako zaborrak natur-inguruneetan eta kate trofiko osoan dituen kausak eta ondorioak hobeto ulertzea da helburua.

Formakuntzaren ondoren, jasotako ezaguerak praktikara eramateko aukera izango da, garbiketa-lanak eta datu-bilketa eginez Cristina Eneako parkean (Donostia), Urdaibaiko Biosferan (Bizkaia) eta Olarizuko parkean (Gasteiz). Era berean, leku horietan bertan garbiketa egingo da datorren ekainaren 16an, m2 bat naturaren alde kanpainaren baitan.

Abandonatutako zaborren inguruan datuak biltzeko irteera hauez gain, Ulia Interpretazio Zentrora bisita bat egingo da maiatzaren 19an, goizeko 11:00etan. Ibilbide gidatu txiki baten bidez, partehartzaileek Uliako baso, txilardi eta labarrak ezagutuko dituzte. Gainera, amaitzean, Natura 200 Sarearen Europako Egunarekin bat egingo dute, gazteenentzat eskulan entretenigarriekin.

"Naturan utzitako zaborraren arazo larriararekin amaitzeko, beharrezkoa da herritar guztien laguntza. Zentzu horretan, LIBERA ekimena gogor ari da lanean gure ekosistemetan hondakin horiek zer koopurutan dauden jakiteko datuak biltzen, ingurune bakoitzari egokitutako ekintza zehatzak garatu ahal izateko", adierazi du SEO/BirdLife-Euskadiko ordezkari Lucía Peñak.

Formakuntza jardunaldiak
Apirilak 17 – 11:00etan - Ekoetxea Urdaibai, Busturia.
Apirilak 18 – 11:00etan - Casa de la Dehesa de Olarizu, Vitoria-Gasteiz.
Apirilak 18 – 19:00etan - Cristina Enea, Donostia-San Sebastian.

Bisita
Maiatzak 19 – 11:00etan Ulia Interpretazio Zentroa.


Iturria: proyectolibera.org

Beste albisteak

Berrien zerrendara itzuli