Berriak

2018/10/9 Cristina Enea Fundazioa

Kronika agroekologikoak Indiatik

Calcuta Ondoan GGKE-rekin egindako kolaborazio bati esker, Cristina Enea Fundazioko Hezkuntza saileko lankide Oihana Orkolagak eta Uxua Aranak Indiara joateko aukera izan dute, 2018ko urriaren 6tik 20ra. Bertan, Navdanya Elkarteak hazien eta agroekologiaren inguruan garatzen dituen ekimenak ezagutzeko aukera izango dute datozen egunetan.

Oihanak eta Uxuak Navdanya Biodiversity Farm etxaldean hasiko dute bidaia, Dehlitik 300 kilometrora, India iparraldean, eta handik, Himalayaren magalean zehar, haziekin eta agroekologiarekin lotutako hainbat esperientzia ezagutuko dituzte.
 
Datozen egunetan, beren eguneroko bizipenak jasoko ditugu, itzultzen direnean ekarriko dituzten irudi, esperientzia eta ezagutza berrien zain. Beren bizipenak gure webguneko atal berezi honetan edota Twitterreko hari honetan jarrai ditzakezue.