Berriak

2019/6/17 Ingurumen albisteak

Kreditu-txartela baten parekoa den plastiko kopurua irensten dugu pertsonok astero

Bost gramo plastiko irentsi genezake pertsonok astero, kreditu-txartela baten pisua litzatekeena, WWFren eta Australiako Newcastle Unibertsitateak eginiko ikerketa baten arabera. 

Ikerketak honela du izena: 'Plastikorik ez naturan: naturatik gizakiora pasatzen den plastiko irensketaren ebaluazioa'. Honen arabera, astero 2.000 plastiko pieza txiki kontsumitzen ditugu, alegia, 21 gramo hilean, eta, 250 gramo baino pixka bat gehiago urtean. 

Newcastle Unibertsitateak adierazi duenez komunikatu batean, pertsonok irensten dugun mikroplastikoaren inguruko 50 ikerketa baino gehiagoko datuak batzen lehena izan da. Emaitzok oso pausu inportantea dira plastikoaren kutsadurak gizakiongan duen inpaktuan, eta, ekosistemak ez kutsatzeko arazoari aurre egin behar zaiola konfirmatu du. 


Informazio gehiago: https://www.abc.es/sociedad/abci-personas-ingieren-cada-semana-plastico-equivalente-tarjeta-credito-201906121419_noticia.html