Berriak

2019/6/24 Cristina Enea FundazioaIngurumen Baliabideen EtxeaUliako Interpretazio ZentroaUrgulleko Natur Txokoa

Kontsulta ezazu aurtengo udako jardueren egitaraua

Uda iristearekin batera ingurumenarekin, jasangarritasunarekin eta mugikortasunarekin lotura estua daukaten jarduera-eskaintza zabala eta askotarikoa antolatu du Cristina Enea Fundazioak datozen hiru hileetarako. Fundazioak kudeatzen dituen hiru udal-ekipamenduetan garatuko dira jarduerak: Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean, Ulia Interpretazio Zentroan eta Urgulleko Natur Txokoan.

Cristina Eneako parkeak aire zabaleko udako zortzigarren zinemaldia jasoko du, ekainaren 28an eta uztailaren 6an. Aurtengoan, Zooteka izenburuarekin, gazte nahiz helduen gozamena ziurtatuko duten 2 film emango dira: 'El jovencito Frankenstein' (Mel Brooks, 1974) ekainaren 28an izango da, gaueko 22:30ean, Cristina Enea parkeko sarrera nagusian, eta 'El mago de Oz' (Victor Flemming, 1939) uztailaren 5ean, leku eta ordu berean. Eguraldi txarragatik emanaldiak bertan behera geldituko balira, proiekzioak uztailaren 12an eta 19an izango lirateke.

Udako agendaren egitarau osoa albiste honek atxikituta duen dokumentuan kontsulta dezakezue.