Berriak

2019/5/10 Cristina Enea Fundazioa

'Koloreka' ilustrazio-dendaren obra, Cristina Enea Fundazioaren urteurrenaren hirugarren oparia

Fundazioak egiten duen lanean oinarrituriko lana. Hau da, zehazki, Nerea Urrestarazu donostiar artista eta 'Koloreka' ilustrazio-dendaren arduradunak (San Jeronimo kalea, 19, Donostia) espreski diseinatu duen obra Cristina Enea Fundazioaren hamargarren urteurrena ospatzeko. 

Instituzioak 2019an jasoko dituen hamar oparietatik hirugarrena dugu honakoa, eta, fundazioak naturaren alde nahiz ingurugiroaren kontzientziazioaren alde egiten duen lanean inspiraturik dago, hain zuzen ere. Diseinu honekin, ezbairik gabe, Urrestarazuk naturaren zaintza azpimarratu nahi izan du, horretarako donostiar sinbolo bikalatu den tamariz zuhaitz bat erabili du, baina benda batzuk dituela bere inguruan, fundazioaren lanaren adierazgarri gisa. 

Ilustrazioa laster koaderno formatuan inprimatu eta herritarrei banatuko zaie, lana opari gisa hiri guztiarena ere izateko. 'Koloreka' denda 2013an ireki zuen, zehazki, Urrestarazuk, eta, gure hiriburuaren inguruko ilustrazio desberdin eta bereziak egiteagatik egin da ospetsu. Honenbestez, obra honekin 'Koloreka' ere fundazioari oparia egingo dien pertsona, kolektibo eta taldera batu da dagoeneko, beti ere euren oparia herritarrekin partekatzeko xedearekin, noski.