Berriak

2016/12/9 Agora K2050Iraunkortasunaren Behatokia

Klima-aldaketari eta airearen kalitateari buruzko hitzaldia

Transición energética en las ciudades: cambio climático y calidad del aire izenburuarekin, Iberdrolako klima-aldaketaren zuzendari Gonzale Sáez de Mierak hitzaldi interesgarria eskainiko du klima-aldaketari lotutako arazoei aurre egiteko proposamenak aurkezteko, munduan zehar abian dauden egitasmoak eta berauen emaitzak ezagutzera emanez.

Energia (fosilaren) kontsumoa da aldaketa klimatikoaren eta airearen kalitatearen arduradun nagusia, eta hirietako biztanleengan du eragin handiena. Hiriek kontsumitzen dute mundunduko energiaren % 65 eta CO2 isurien % 70 sortzen dute. Joera hori goranzkoa da, batez ere, dinamismo geografiko handia duten garapen bideko ekonomietan.

Horregatik, hirien papera geroz eta garrantzitsuagoa da, eta ingurugiroarekin lotutako bi arazo horiei, gizadiaren arazo handienak, aurre egin behar diete trantsizio energetikoan.

Hitzaldia abenduaren 14an izango da, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan, San Telmo Museoan.

Gure webgunerako Gonzalori egin diogun elkarrizketa txiki bat hemen irakur dezakezu.

Beste albisteak

Berrien zerrendara itzuli