Berriak

2019/4/11 Ingurumen albisteak

Klima aldaketari buruzko gida azkarra kazetarientzat

Gaur egungo testuinguruan, informazioa inoiz baino ugariagoa da, eta makina bat hedabide eta informazio-agente aritzen da albisteak hedatzen; bada, testuinguru horretan, hedabideetako kazetariak ingurumen-gai konplexuak jorratu behar izaten dituzte sarritan, denbora gutxi izanik agertzen zaien errealitate konplexu hori interpretatzeko eta testuinguruan behar den bezala kokatzeko.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari atxikia dagoen Ihobe sozietate publikoak kazetarien lana erraztea helburu duen clima aldaketari buuzko informazioarekin eta baloiabideekin osatutako dokumentu interesgarria argitaratu du: "Klima aldaketa gida azkarra kazetarientzat". Dokumentua, iragan otsailean argitara emana, klima-aldaketa zer den, negutegi efektuko gasak zer diren edota itzulerarik gabeko puntua zer den azaltzen du, besteak beste.

Gida honek modu erraz eta didaktikoan, artikulu laburren bidez, karbono-aztarna eta klima-aldaketaren kausak aurkezten ditu, kazetaritzako profesionalentzat erabilgarriak izango diren baliabide azkar eta erabilgarriak eskainiz.

Hauxe da dokumentuaren gai-zerrenda:

  1. Zer da klima-aldaketa?
  2. Zer dira berotegi-gasak? Isurketei buruzko datu nagusiak
  3. Negazionistei ahotsa ematea akatsa da: klima aldaketa egitate zientifikoa da
  4. Zer da itzulerarik gabeko puntua?
  5. Zer da 2ºC-ko langa?
  6. Klima-aldaketaren kausak
  7. Klima-aldaketaren inpaktu nagusiak
  8. Klima-aldaketa arazo globala da, baina ez du leku guztietan eragin berbera
  9. Karbono-aztarna
  10. Aurreikuspenak hurrengo urteetarako: zer diote klima ereduek?
  11. Klima-aldaketari aurre egiteko neurriak: aldaketa arintzea eta hari egokitzea
  12. Zein da zein klima-aldaketari dagokionez
  13. Nazio Batuen Erakundeko Klimari Buruzko Goi-bilerak (COP)
  14. Pariseko akordioa (COP21)
  15. Klima-aldaketari buruzko proiektu berritzaileak
  16. Europar Batasuneko klimaren aldeko ekintza
  17. Isurketa-eskubideen erkidegoko merkatua
  18. Klima-aldaketari buruzko Espainiako legea (etorkizunekoa)
  19. Klima-aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoan
  20. Baliabide azkarrak kazetarientzat

Gida eskuragarri dago albiste honek atxikituta duen dokumentuan, edota zuzenean Ihoberen webgunean.