Berriak

2019/9/5 Ingurumen albisteak

Klima-aldaketaren ondorioz Iberiar penintsulako zuhaitzak gutxiago haziko dira

Ikerketaren egileek Pirinioetako eta Iberiar Sistemako 110 basotako 4.000 zuhaitz aztertu dituzte, eta ondorioztatu dute hegoalderago dauden basoak, sarritan leku lehorragoetan eta nagusitasuna pinu gorria eta izeia bezalako espezieek duten tokietan, kalteberagoak izan daitezkela eta gutxiago haz daitezkela eredu klimatikoek antzeman dituzten baldintza lehorrago eta epelagoetan.

"Emaitzek diote sarriagoak diren lehorte garaiek eta XXI. mende amaierarako aurreikusitako tenpèratura igoerek hazkundea murriztuko dutela Iberiar penintsulako baso askotan, ur eskasia gehiago izango baitute, eta ondorioz ahultze prozesu eta heriotza maila handiagoa izango dute", aipatzen du Ekologiaren Institutu Pirenaikoko ikerlari Raúl Sánchez-Salguerok.

Lan honek adierazten duen bezala, heriotza-prozesu horiek hazi egingo badira, "basoetako ekosistemek hainbat hamarkadatan zehar gorde ohi duten karbonoa aske geratu eta atmosferara itzuliko da", azaltzen du institutu horretako beste egileetako bat den Jesús Julio Camarerok.

%16rainoko hazkunde murrizpena
Klimaren arabera baso bakoitzeko zuhaitzen urteroko hazkunde eraztunen zabalera nola aldatuko den aurreikusten duen eredu matematiko bat erabili dute ikerlariek. Horrela, negutegi efektua duten gas isurien egoera ezberdinak kontuan hartuz, proiekzio klimatiko ezberdinei erantzuteko basoen kalteberatasuna kalkulatu dute.

Zentzu horretan, negutegi efektua sortzen duten gas isurien egoera okerrena kontuan hartuz (berotze maila handiagoa eta idortasun gehien suposatzen duena), izeiz eta pinu gorriz osatutako basoek %11 eta %16  murriztuko dute beren hazkundea, hurrenez-hurren, 2050. urtetik aurrera.

Egileen arabera, baso batek gutxieneko hazkunde maila noiz gainditzen duen jakiteko balioko du ikerketak, klima-aldaketak sortutako baso-heriotz prozesuei aurre egin ahal izateko.


Irakurri Efeverde.com webguneako jatorrizko albiste osoa, hemen.