Berriak

2018/9/12

Klima-aldaketaren inpaktuei aurre egiteko ekoizpen eta kontsumo sistemei buruzko jardunaldia

Calcuta Ondoan GGKE donostiarrak bere bederatzigarren ikastaroa jarriko du abian UPV/EHU-ren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Cristina Enea Fundazioaren eta GEZKI-ren (UPV/EHUko Kooperazio zuzenbideko eta Ekonomia Sozialeko Institutua) laguntzarekin. Aurtengo azterketa-esparrua: Klima-aldaketaren inpaktuei aurre egiteko ekoizpen eta kontsumo sistemen aldaketa.

Aldaketa Klimatikoaren erronkei aurre egiten dieten aukeren inguruko hausnarketan lanean jarraituko du Calcuta Ondoan-en jardunaldiak, 2017ko ikastaroaren hariari jarraituz. Aurtengo erdigunea ekoizte eta kontsumitzeko sistemak izango da.

Munduko zorigaitz guztiak konpontzeko formula magikoa inposatzen duen sistema batean bizi gara: gehiago ekoiztu eta kontsumitu, “gehiago beti hobea dela “ onartuz. “Mauka” hoberena bilatuz, lurraren baliabideak mugatuak direla kontuan hartu gabe eta honek guztiak gizaki eta naturarengan, eta bereziki ekoizle eta emakumeengan duen eragin kaltegarria kontuan hartu gabe.

Komunitateak mantentzeko funtsezkoak diren lurra, ura, zaintzak … “garapenaren” izenean komertzializatu eta esplotatuak dira. Herri-ondasunak indarrez bahitzen zaizkie herritarrei merkatuaren mesedetan. Guztia saldu, erosi edo bortxatu daiteke.

Baina gizadiarentzako erabakigarria den une honetan, gizartearen eta hiritartasun globalaren oinarrizko elementuak berriro zehazteko aukera dugu, bizitza (gizatiarra edo ez) erdian ipiniz. Alternatiba asko daude martxan, baina aldaketa erradikala (jatorrian zuen bere esanahiari men eginez: errotiko aldaketa) eskatzen dute: #BizitzarenSareaDefendatu #AldaketaKlimatikoa gelditzeko.

Jardunaldi hauek proposatzen dira partekatu, hitz egin, ezagutu eta modu parte-hartzailean alternatibak eraikitzeko.

Helburuak

  • Gure sistema sozioekonomiko, politiko eta kulturalaren eta Aldaketa Klimatikoaren arteko loturak aztertzea, agerian ipintzea eta salatzea.
  • Natura menderatzearen eta emakumeak menderatzearen artean zer erro eta arrazoi komun dauden ikustaraztea.
  • Planetaren mugekin, bizitza eta pertsonekin arduratsuak diren ekoizpen eta kontsumo ereduak ezagutzea eta balioa ematea.
  • Bidezkoa eta duina den gizarte baterantz igarotzea, bizitza eredu iraunkor eta ekitatiboak oinarri hartuta.

Metodologia
Aurkezpenak, dinamikak, talde-lanak, mahai inguruak, zapalduon antzerkia, sormen bateratua eta abar. Hau guztia, AntzerkiZ zapalduen antzerki taldearekin dugun elkarnari esker. Ikusi programa zehatzago.

3 saiok egitura hori jarraituko dute, eta ordutegia 17:00-19:30 izango da (2,5 h).

Beste 3 saioetan tailer praktikoak garatuko dira, eta landuko den gaia kurtsoetan landutakoa “gure egunerokotasunera nola eraman” izango da. Ordutegia, berriz, 16:30-20:00 izango da, hau da, 3,5 h.

Datak eta ordutegiak
Urriak 1, 2, 3, 8, 9 eta 10. Horietatik 3 saio 17:00etatik 19:30era izango dira, eta beste hiruak 16:30etik 20:00etara (tailer praktikoak).


Informazio gehiago hemen.