Berriak

2019/8/20 Ingurumen albisteak

Klima-aldaketaren hiri-ikuspegi bat

Rio de Janeiroko 1992ko Ingurumenari eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Biltzarreko Idazkari Nagusi Maurice F. Strongek argi esan zuen: "jasangarritasunaren aldeko borroka globala hirietan irabazi edo galduko da". Eta duela urtebete, modu bertsuan gogoratu zuen Nazio batuen 2016ko Hirien Mundu Txostenak (WCR2016): "egungo hirigintza eredua ez da jasangarria. Eta aldatu beharra dauka garai hauetako erronkei aurre egiteko, bai eta desberdinkeria, klima-aldaketa eta hirigintza hazkundeari erantzuna emateko ere".

Izan ere, egungo hiriak ez dira jasangarriak. Munduko lurrazalaren %2 besterik ez dute hartzen baina mundu osoko biztanleen erdia baino gehiago bertan bizi dira (aurreikuspenek diote 2030erako bi herenak izango direla), mundu osoko energiaren %78 kontsumitzen dute eta karbono isurien %75a eragin. Munduko 600 hiri handienetan planeta osoko biztanleriaren %20 bizi da eta Barne Produktu Gordin (BPG) globalaren %60 sortzen da. Beren auzo marjinaletan 828 milioi pertsona bizi dira, gutxi gora behera.

Europako biztanleriaren %80 hirietan bizi da. Horietatik %90 Batasuneko legediak onartzen duena bainoaire kutsatuagoa arnasten dute, Munduko Osasun Erakundearen arabera, urtero 400.000 heriotz eraginez. Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen arabera, neurriak hartu ezean bi hamarkada barru ozono troposferikoak 30 heriotz goiztiar eragingo ditu milioi bat biztanle bakoitzeko (gaur egun 9 eragiten ditu). Europar Batzordeak kalkulatzen du, giza-osasunaren ikuspegitik kutsadurak urtero 427.000 eta 790.000 milioi arteko kostua duela urtero Europako ekonomiarentzat.

Hiriak dira, beraz, klima-aldaketaren eragile nagusiak, bai ekoizten eta kontsumitzen duten moduagatik, bai energia eta mugikortasuna sortzeko duten eragatik. Laburbilduz, Europan industrial iraultzaren garaian sortu eta erregai fosilekiko menpekotasun erabatekoa duen bizitza ereduagatik. Baina era berean, hiriguneak oso zaurgarriak dira klima-aldaketarekiko. Ehunka milioi laguni kalteak eragingo dizkie itsasoaren mailaren gorakadak, euriteek, uholdeek edota muturreko hotz eta bero garaiek. Izan ere, gaur egun kostaldeko makina bat hiri bizi dira jada mehatxu hone eraginpean.


Jarrai ezazu jatorrizko artikulua irakurtzen hemen [es].