Berriak

2018/11/9 Agora K2050

Klima-aldaketaren aurrean hiri-osasuntsuei buruzko hitzaldia

Cristina Enea Fundazioak, Donostiako Udalak eta San Telmo Museoak klima-aldaketari buruz antolatzen duten Agora K2050 hitzaldi-sortaren baitan, datorren azaroaren 21ean, asteazkena, Jesús Ibarluzea biologo, psikologo eta osasun publikoko adituak klima-aldaketaren erronkaren aurrean hiri osasuntsuen garrantziaz mintzatuko da.

Pertsonen osasuna ez da bizi den hiri ingurunearekin zerikusirik gabekoa. Egun, ebidentziak ditugu hiri nahiz auzo bakoitzeko ezaugarriak bertan bizi direnen osasunaren determinatzaileak direla. Hirigunearen ezaugarri jakinek  hilkortasunean eta morbilitatean eragiten dute, eragin positiboa edo negatiboa izan dezakete haurren garapen  neuropsikologiko eta fisikoan eta erlazio sozialetan eta populazio orokorraren aldarteetan eragiten dute ere.
Hiria eta osasunaren arteko erlazioa atzerapen gehiagorik gabe aztertu eta heldu beharreko gaia da, are gehiago migrazioa, demografia, energia eta klima-aldaketa bezalako erronkei aurka egiten den mundu honetan.

Ondorengo bideo labur honetan, hitzaldian ikustuko dituen zenbait gai aurreratu dizkigu Jesus Ibarluzeak.


Hitzaldia azaroaren 21ean izango da, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan San Telmo Museoan (sarrera doakoa eta irekia lekua bete arte).