Berriak

2019/2/15 Erakusketak

Klima-aldaketaren arazoa, biñetetan

Nola ikusten du berotze globalagatiko tenperaturen igoera Doaa Eladl biñetista egiptoarrak? Nola irudikatzen du Kap umorista grafikoak lehortearen arazoa txiste grafiko batean? Eta euskal marrazkilariek? Nola irudikatzen dute gaur egungo arazo larri hau? Umore grafikoko erakusketa bikoitz honetan, Euskal Herriko eta mundu guztiko biñetistek osasunerako, ingurumenerako, nekazaritzarako, ekonomiarako... arazo larri honen ikuspegi partikularra irudikatzen dituzte.

Klima Aldaketa, eta bere ondorioak, urruneko arazo baten moduan aurkezten zaigu, gure gizartetik at, ia exotikoa. irmoki imajinario kolektibora gehitutako irudiak, urtzen ari den izotz zati batera igotako larritutako hartz zuri batena adibidez, nahiz eta oso zirraragarriak izan, ez diote leku urrunetara xedatutako ondorio batzueiko irrealtasun honi bultzatzeari uzten. Honez gain, berotze globalak etorkizuneko belaunaldiei soilik eragingo diela dioen gezurrezko ideiak, zeina gainera batere etikoa ez den perspektiba humanistatik, borroka kolektiboko arazo honen gaineko akzioari pizgarria kendu besterik ez dio egiten.

Bi irrealtasun horien aurrean, komeni da klima-aldaketaren erronka bere dimentsio errealean kokatzen laguntzen duten ideia boteretsuak gizartean hedatzen dituzten formulei heltzea. Eta zentzu honetan, biñetak, komikiak, umore grafikoa orokorrean, erreminta hobeezinak dira. Indar-ideia bat era azkar, eraginkor eta zirraragarrian transmititzen dute, sareetan biralki zabaltzen dira, eta umorea erabiltzen dute, askotan sarkasmoaz eta ironiaz onduta, gure garunera sartzeko gako bezala. Irudi batek ehun hitz baino gehiago balio badu, irudi dibertigarri bat balio kalkulaezina izatera heltzen da.

Erakusketa honek klima aldaketaren gaineko umore grafikoko bi esposizio biltzen ditu, ikuspegi global eta lokaletik, bien artean osagarri eta bien arteko elkarrizketan.

Mattin, Maite Gurrutxaga, Txispas, Olariaga, Mamen Moreu, Paula Estevez eta Eider Eibar bezalako gertuko sortzaileek beren lanak uztartuko dituzte Forges, Zijun Li, Martirena, Kap edo Wolverton bezalako nazioarteko artisten lanekin, arazo global honen inguruan beren ikuspegi partikularra eskainiz, 22 biñeta ikusgariren bidez.


Erakusketa atorren maiatzaren 5 arte egongo da ikusgai.