Berriak

2019/9/4 Ingurumen albisteak

Klima aldaketa: zein da gehien kutsatzen duen garraioa?

Abuztuaren erdialdera, klima aldaketaren aurkako suediar aktibista den Greta Thunbergek Erresuma Batutik Ameriketako Estatu Batuetarako bidaiari ekin zion yate batean. Plymouthetik New Yorkera, zehazki. Bertan, Nazio Batuek irailean antolatu Ekintza Klimatikoaren Batzarrera joango da. 

Yateak bere helmugara bi aste atzeratzeko asmoa du, eta, CO2 zero emisiokoa dugu. 

Hegazkinak bezalako garraioen inpaktua azpimarratzeko aukeratu zuen yate hau 16 urteko gazteak. Thunberg trenean hainbat lekutara ere joan zen, hegazkina hartu ordez. 

Bitartean, aurreko astean, Sussexeko duke eta dukesak ingurumen-aktibisten kritika gogorrak jaso zituzten Frantzia eta Ibizara jet pribatu batean eginiko bidaiengatik. 

Harry printze eta bere emazte Meghan Marklei gogor leporatu zieten garraio hori munduko kutsakorrenetakoa delako, hegazkin komertzialen gainetik, gainera.  

Hortaz, zein da hegazkin bat hartzearen ingurumen inpaktua? Eta nola aldera genezake hau trena, autoa edo itsasontzia bezalako beste garraioekin?


Irakurtzen jarraitu nahi baduzu, hau sakatu