Berriak

2019/3/22 Agora K2050

Klima-aldaketa, munduko gazteak elkartzen dituen borroka [hitzaldia]

Datorren asteazkenean,martxoak 27, klimaren aldeko ikasleen ordezkaritza bat Donostian izango da hitzaldia eskaintzen, beren borroka eta aldarrikapenak aurkezteko, planeta osoan ematen ari diren ikasle-mugimenduen testuinguruan. Hitzaldia San Telmo Museoan izango da, arratsaldeko 19:30ean.

Iragan martxoaren 15ean 128 herrialdetako 2.233 hiritako 1,4 milioi ikaslek egin zuten bat klimaren aldeko ikasle-grebarekin, Fridays for Future antolakuntzaren arabera.

Agintariei berotze globalaren kontrako borrokara bideratutako politiketan lehentasuna eskatuz datozen Europako gazte mugimenduko ordezkariak Donostian izango ditugu. Duela hilabete batzutatik Europako hainbat hiritan mobilizatzeko dituzten bere borroka, ekintzak eta arrazoiak, azaltzeko datoz. “Gure betebeharrak egin ditugulako ez goaz ikastetxera joaten ari”. Hau izan zen Greta Thunberg­ek erabili zuen argudioa bere akzio mobilizatzailea azaltzeko eta Europa osoan zehar zabaldu dena. Gobernuen gelditasunaren kritika honen inguruan bere protagonistekin hitz egin ahal izango dugu.