Berriak

2018/10/25 Agora K2050Iraunkortasunaren Behatokia

Klima-aldaketa komunikatzeko oharrak

Cristina Enea Fundazioko Iraunkortasunaren Behatokiak izenburu berri bat gehitu du 'Apunte Koadernoak' bildumari, oraingoan klima aldaketa nola komunikatu ardatz hartuta. Argitalpena eskuragarri dago jada webgune honetan, eta 2016an Paco Heras ingurumen biologoak eta dibulgatzaileak Donostian eskaini zuen lan-saioan eta hitzaldian landutako materialarekin osatu da.

Klima-aldaketa gizakiak eragin du ala prozesu naturala da? Klima-aldaketaren ondorioak leheneratu ditzakegu? Ni, hiritar bezala, klima-aldaketaren erantzule ere banaiz ala hori gobernu eta enpresen kontua da?

Klima-aldaketari lotuta makina bat galdera eta zalantza daude, eta zenbait herritarri zail egiten zaie erantzuna aurkitzea. Hedabideetara duela denbora gutxi samar jauzi egin duen gai bat da eta beharrezko premiaz landu beharreko gai bat da.

Klima aldaketari lotuta badaude mundu zientifikotik egindako balorazioekin eta datuekin bat ez datozen, eta oso zabalduak dauden, usteak. Eta gai horri lotuta sor daitezkeen gaizkiulertu eta zalantza argitzeko, Cristina Enea Fundazioak, Donostiako Udalarekin eta San Telmo Museoarekin elkarlanean, Paco Heras ingurumen-biologoaren eta dibulgatzailearen hitzaldia eta tailerra antolatu zituen 2016an. Orain, landutako materialak, emandako iritziak eta eskainitako ponentziak bilduta eta landuta, Cristina Enea Fundazioko Iraunkortasunaren Behatokiak argitaratutako Apunte Koadernoak bildumako ale berri bat kaleratu da gaiaren inguruan.

Askotariko egoera anitz dagoen arren, hauxe da oinarrizko ondorioetako bat: gizarteak fenomeno horri aurre egitera zuzentzen dituen politika publikoek ez dute herritarren inplikazioa lortu, nahiz eta herritar gehienek badakiten fenomenoa egiazkoa dela eta benetan arriskutsua dela. Haatik, kezka hori ez da herritarren lehentasun pertsonalen parte. Egindako ikerketen arabera, Klima Aldaketaren errepresentazioa ez da egokia, eta klima-aldaketari buruzko informazioaren hedapen hutsak ez du, halabeharrez, aldaketa koherenterik eta zentzuzkorik eragiten gizakien portaeran, iguripenetan eta bizimoduan.

Paco herasen esanetan, "hain konplexua eta hainbeste adar dituen klima-aldaketa bezalako fenomeno baten aurrean, hauxe da mahaigaineratzen den lehenengo kontuetako bat: zein kontzeptu eta ezaguera-gakok hatu behar dute arreta-komunikatiboaren erdigunea? Adituek hiru eremu-gakotan jarri dute arreta: arrazoiak,
ondorioak eta irtenbideak".

Kontu honi buruz 2016 Paco Herasen zuznedutako lan-saioan sorturiko eztabaidan klima-aldaketa egunerokotasuneko elementuekin lotzeko beharra azpimarratu zen: ur, hondakin, mugikortasun eta abarrekin, eta horrela lehen aipaturiko alderdi-gakoek (arrazoiak, ondorioak, irtenbideak) datu global handietatik nabari eta egunerokorako itzulpena izan dezaten.

'Apunte Koaderno' honek, Nola komunikatu klima-aldaketa? izenekoak, klima-ukazioaren kontuarekin nola jokatu azaltzen du. Klima-aldaketaren aurreko ukazioa modu ezberdinetan adierazten da: fenomenoaren beraren ukazioa (“ez da gertatzen ari”), gizakion arduraren ukazioa (“fenomeno naturala da”), dauzkan arriskuen ukazioa (“ez da arriskutsua”) edo klima-aldaketaren aurrean zer edo zer egiteko beharraren ukazioa (“arazo larriago eta garrantzitsuagoak ditugu”). Ukazio mota zoliagoa, gizarte euskaldun eta espainiarrean zabalduagoa, ez entzunarena egitea da gaiarekin loturiko informazioen aurrean.

Nola komunikatu klima-aldaketa? argitalpena eskuragarri dago euskaraz lotura honetan, eta gazteleraz beste honetan, 'Apunte Koadernoak' bildumako gainontzeko izenburuekin batera.