Berriak

2019/10/2 Ingurumen albisteak

Klima aldaketa: AEB eta Kanadak 3.000 milioi hegazti galdu dituzte 1970. urtetik

Hiru mila milioi hegazti gutxiago. Bai, ongi irakurri duzu: hiru mila milioi. 3.000.000.000. Ameriketako Estatu Batuetako eta Kanadako hegazti populazioa ikaragarri jaitsi da azken bost urteotan. 'Science' aldizkariak argitara eman duen ikerketako buruek norantza zuzen batera jotzen dute, gainera: klimaren inguruko krisia, gizakiak sorturikoa, alegia. 

Hegaztiak euren ingurua galtzen ari dira, bizi, jan eta ugaltzeko leku horiek, hain zuzen. Gero eta intsektu gutxiago dago, baita natur-gune ere. Honi gero eta kutsatuago dagoen airea gehitu behar diogu, eta, gainera, gizakiak ez dio lehen beste animaliek okupatzen zituzten espazioak inbaditzeari utzi. 

"Hegaztien gutxitze ikaragarriaren zantzu argiak badaude", dio Ken Rosernberg ikerketako egile nagusiak. "Arriskuan zeuden espezieen gutxitze jarrai batekin kontatzen genuen. Baina lehen aldiz ikusi dugu orokorrean egon dela murrizketa. Habitat guztietako hegazti ohikoenetan, baita baserrietako hegaztietan ere", gehitu du Rosenbergek, New York Estatuko Cornelleko Ornitologia eta Hegaztien kontserbaziorako Laborategiko ikerlari nagusiak. 


Informazio gehiago