Berriak
Urgullen, Gobernadorearen Baterian dagoen Natur Txokoa, naturaren gela berezia da. Bere helburua da ingurumen-aberastasun handia duen kokagune historiko honetatik naturarekiko errespetua sustatzea, aisialdiko jarduera didaktikoen bidez. Garai batean Napoleonen Goardiarenak izan ziren azpiegitura hauetan, haurrentzako tailer eta jarduera sortzaileak antolatzen dira udaberriko oporraldian eta udako hileetan.

Informazio gehiago

Ingurumenarekin, jasangarritasunarekin eta mugikortasunarekin lotura estua daukaten jarduera-eskaintza zabala eta askotarikoa antolatu du Cristina Enea Fundazioak datozen hiru hileetarako. Jarduerak Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean ez ezik, Ulia Interpretazio Zentroan eta Urgulleko Natur Txokoan ere garatuko dira.

Informazio gehiago

Azken urteetan ohikoa den bezala, Urgull mendiko Natur Txokoa irekita egongo da udaberriko oporrek iraungo duten bi asteetan, jarduera ludikoak eta didaktikoak eskaintzeko.

Informazio gehiago

Astelehenetik igandera espazio hau irekita dago eskulan entretenigarriak egiteko, eta atearte eta asteazken arratsaldean haur eta gazteei zuzendutako jarduera eta tailer bereziak egiten dira.

Informazio gehiago