Berriak
Tokian tokiko fruta-arbolez osaturiko aurreneko gipuzkoar sare publikoa eratu nahi du Cristina Enea Fundazioak sustaturiko ekimen berritzaile honek. Landa-ikuspegi ekologia izango du proiektuak, eta, jendarte osoaren eskura egongo da sarea, beti ere administrazio, elkarte, ikastetxe eta erakunde sozialen laguntzaz.

Informazio gehiago

Proiektuaren helburua da bizimodua "karboneztatuz" klima aldaketari aurre egin nahi dioten pertsonak antolatzea eta horiei laguntzea; hala, trantsizio ekologikoa izaten lagunduko da, karbono gutxi isurtzen duten gizarteetarantz eraldatzeko.

Informazio gehiago

Cristina Enea Fundazioak eta Donostiako Tamayo paper-dendak indarrak batu dituzte 'Ezagutu Cristina Enea udazkenean Tamayorekin' ekimena abian jartzeko. Egitasmo honek Cristina Enea parkeko aberastasuna ezagutzera eman nahi du bisita baten bidez, ondoren ibilbilbideko bizipen eta oroitzapen guztiak partehartzaile bakoitzak egingo duen 'scrapbook' batean jasoz.

Informazio gehiago

Espainian ontzien birziklaketa kudeatzen duen ECOEMBES ingurumen-erakundearen eta Cristina Enea Fundazioaren artean apirila amaieran sinatutako elkarlan hitzarmenaren ondorioz sortu da ONdakin egitasmoa. Bere helburua da esparru ezberdinetan hondakinak egoki bereizteko ikasleak eta familiak hezi eta sentsibilizatzea, horrela birziklatze mailak handituz.

Informazio gehiago

Datorren ekainaren 18an, igandea, Cristina Enea Fundazioak eta SEO/BirdLife erakundeak familia giroan egiteko ibilbide interesgarri bat antolatu dute Cristina Eneako parkean, bertan ikus daitezkeen hegazti eta txoriak behatzeko eta ezagutzeko. Ibilbide erraz honekin Cristina Eneako hegazti nagusiak bereizten ikasteaz gain, betetzen duten papera eta parkeari eskaintzen dieten ingurumen-aberastasuna ezagutuko ditugu.

Informazio gehiago

Atzo igandea, ekainak 4, Cristina Enea Fundazioak amaitutzat eman zuen IX. Ingurumen Ipuin Lehiaketa. Eta era ezinhobean eman zion amaiera, alegia, sari banaketa ekitaldiarekin.

Informazio gehiago

Gipuzkoako Landa Garapen Agentziek, Eusko Jaurlaritzako Ingurugelak eta Cristina Enea Fundazioak bat egin, eta baserrietako kultura horren zaindari eta ikur diren haziak ardatz hartuz, landa ingurua eta nekazal kultura ikastetxe eta eskoletara gerturatzeko Nekazal kultura eskoletara proiektua jarri dute abian.

Informazio gehiago

EtxEKOlanda egitasmoaren baitan, Intxaurrondo Hegoa ikastetxeko ikasleek lihoa nola egiten den ikasi dute, ereitetik oihal bilakatzen duten prozesuak arte.

Informazio gehiago

Deba ibaia bere soinuen bidez hobeto ezagutzeko helburua duen egitasmo honek, webgune bat, ibaiaren bidean zehar QR kodeak, eta Deba ibarreko udalerrietan erakusketa ibiltaria biltzen ditu. Gaur Bergarara iritsi da.

Informazio gehiago

Aste honetan, HidroLogikak. Ibaitik badiara egitasmoaren testuinguruan, bi ikuspegitik Urumearekin lotutako bizipenetan eta kroniketan murgilduko gaituzten bi jarduera izango dira.

Informazio gehiago