Berriak
Agroekologian hezitzen: zailtasunak eta indarguneak izeneko jardunaldia ospatuko da datorren azaroak 19an Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean, Nekazal Kultura Eskoletara ekimenaren baitan. Izen-emateak irekiak.

Informazio gehiago

Gero eta ugariagoak dira agrorkologia hezkuntzan lantzeko proiektuak. Esperientziarekin eta ezagutzarekin batera, zalantzak eta galderak ere handituz doaz eta zaila izaten da hausnarketak partekatzeko guneak aurkitzea. Horretarako, Cristina Enea Fundazioak Agroekologian hezitzen: zailtasunak eta indarguneak izeneko jardunaldia antolatu du datorren azaroak 19an. Germinando espazio agroekologikoko kide den Andrea Estrella Torresekin hitz egin dugu. Andreak jardunaldietan hartuko du parte "En ocasiones veo Huertos" izeneko aurkezpenarekin.

Informazio gehiago

Udazkena igandean hasiko da ofizialki, irailaren 23an, goizeko 3:54an eta Cristina Enea Fundazioak, udako jarduerei agur esanez, jada argitaratu du urtaro berri honetako jardueren agenda. Aurtengo udazkenak 89 egun eta 20 orduko iraupena izango du, abenduaren 21ean amaituz, neguaren etorrerarekin.

Informazio gehiago

Liburuaren egileak, Marc Badalek, Marta Barba Gassó ikerlariarekin batera, bi urte eman ditu Artxabaletako tomatea ikertzen Debagaraia bailaran zehar, kontakizun honetako protagonista direnekin esperientziak, zalantzak eta kezkak partekatuz.

Informazio gehiago

'Nekazal Kultura Eskoletara' egitasmoak gizarte eredu justu eta jasangarriago baterako ezinbestekoak diren tokian tokiko nekazal ekoizpen eta elikadura sistema baten garrantzia ikusarazi eta aintzat hartuko duen sare bat sortzea du helburu. Proiektu horren testuinguruan ikastetxeetako agroekologiari buruzko jardunaldi bat izango da Cristina Enea datorren astelehenean azaroak 6. Bertan, hitzaldi-markoa eskainiko du Sant Cugat del Vallèseko teknikari Germán Llerenak, udalerri horretan ikastetxeko agroekologiarekin izandako esperientzia aurkeztuz.

Informazio gehiago

Nekazal Kultura Eskoletara egitasmoak gizarte eredu justu eta jasangarriago baterako ezinbestekoak diren tokian tokiko nekazal ekoizpen eta elikadura sistema baten garrantzia ikusarazi eta aintzat hartuko duen sare bat sortzea du helburu.

Informazio gehiago

Galtzeko arriskuan dagoen hazi eta nekazaritzarekiko ezaguera eta jakinduria ikasgeletara eramateko helburua lantzen jarraituko du aurtengo ikasturtean ere Nekazal Kultura Eskoletara egitasmoak, lurraldeko hainbat ikastetxetan eginiko makina bat jarduerarekin. Horietan lehena astelehenean ospatu zen Azpeitian: hezitzaileentzako formakuntza saioa.

Informazio gehiago