Berriak
Mugikortasunaren Europako Astea (MEA) irailaren 16tik 22ra egingo da aurten Europar Batasun osoan “Oinez eta Bizikletaz segurtasunez ibiltzea” lemapean. Helburua leku batetik bestera joateko bi modu horiek osasunean, ingurumenean eta ekonomian dituzten onurak nabarmentzea da.

Informazio gehiago

Apunte Koaderno honek biltzen duen lanean, herritarren iritziaren azterketa bat aurkezten da, ospe handiko hiriko mendi baten ekosistema-zerbitzuei buruz: Ulia. Ulia Donostiako udalerriko zati txikia da, bai, baina ezagutu eta babestu beharreko natur harribitxia ere bai. Leire Saroberen azterlanak lagundu egingo digu Uliako hazi bizia ulertzen, baita tokiak harrotzen dituen irudipenak, emozioak eta iradokizunak ere.

Informazio gehiago

Lurraldearen egokitze metabolikoaren gaitasunari –eta beharrari– buruzko hausnarketari ekarpena egitearren, “Nekazaritza-esperientziak herrigune eta periferiako zonaldeetan” izenburupean antolaturiko jardunaldietan Carlos Verdaguer arkitekto hirigileak emandako hitzaldia jasotzen duen Apunte Koaderno berri bat argitaratu du Cristina Enea Fundazioko Iraunkortasunaren Behatokiak.

Informazio gehiago

Cristina Enea Fundazioko Iraunkortasunaren Behatokiak izenburu berri bat gehitu du 'Apunte Koadernoak' bildumari, oraingoan klima aldaketa nola komunikatu ardatz hartuta. Argitalpena eskuragarri dago jada webgune honetan, eta 2016an Paco Heras ingurumen biologoak eta dibulgatzaileak Donostian eskaini zuen lan-saioan eta hitzaldian landutako materialarekin osatu da.

Informazio gehiago

Udazkena igandean hasiko da ofizialki, irailaren 23an, goizeko 3:54an eta Cristina Enea Fundazioak, udako jarduerei agur esanez, jada argitaratu du urtaro berri honetako jardueren agenda. Aurtengo udazkenak 89 egun eta 20 orduko iraupena izango du, abenduaren 21ean amaituz, neguaren etorrerarekin.

Informazio gehiago

Cristina Enea Fundazioko Iraunkortasunaren Behatokiak Donostiako Iraunkortasunari buruzko Urteko Txostena publikatu du, 2017. urteari dagokiona. 15 ataletan banatuta dauden 48 adierazleren bidez hiriko ingurumen-egoeraren diagnostikoa egiten du txosten honek, denboran zehar izan duten bilakaera aztertuz eta lortutako datuen inguruan hausnartuz.

Informazio gehiago

Klima-aldaketari eskainitako Agora K2050 zikloak, errefuxiatu klimatikoen gaia izango du oinarri bere hurrengo saioan, martxoak 21, asteazkena. Zenbait azterketaren arabera urtero 25 milioi lagunek utzi behar dute beren etxea klimari lotutako ezbeharren ondorioz. Horri buruz hitz egiteko gurekin izango dira Valeria Bello ikerlaria eta Abdoulaye Gueye aholkulari juridiko senegaldarra.

Informazio gehiago

Klima-aldaketari eskainitako Agora K2050 solasaldi-sortari jarraipena emanez, datorren asteazkenean, urtarrilak 31, Euskadin trantsizio energetikoak dituen erronkei buruzko hitzaldia antolatu dute Cristina Enea Fundazioak, Donostiako Udalak eta San Telmo Museoak. Hizlariak izango dira Ana Díaz Vázquez (Europar Batzordea. Joint Research Centre), Enrique Monasterio (Energiaren Euskal Erakundea) eta Mario Sánchez- Herrero Clemente (ECOOO Revolución Solar).

Informazio gehiago

Argitalpen honetan Donostian, 2016ko otsailaren 26an izan zen “Bizikletaren aldeko udal esperientzien II. jardunaldia”n aurkezturiko testuak jasotzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Cristina Enea Fundazioak antolaturikoan. Ekitaldi honek helburutzat zuen topaketa- eta eztabaida-foru bat eskaintzea udal-teknikari eta -arduradunei, interesaturiko bestelako erakunde eta agenteekin batera, zeinetan ekintza-eremu honetan gorien diren gai batzuei heldu zitzaien.

Informazio gehiago