Berriak
Ingurumenarekin, jasangarritasunarekin eta mugikortasunarekin lotura estua daukaten jarduera-eskaintza zabala eta askotarikoa antolatu du Cristina Enea Fundazioak datozen hiru hileetarako. Jarduerak Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean ez ezik, Ulia Interpretazio Zentroan eta Urgulleko Natur Txokoan ere garatuko dira.

Informazio gehiago

Cristina Enea Fundazioak bere Hezkuntza Eskaintzen eta jarduera-agenden bidez herritarrentzat eskuragarri jartzen duen jarduera eskaintza zabalaz gain, udako hileetan aisialdi taldeei zuzendutako ekintza ezberdinak egiteko aukera ere badago, 3 eta 12 urte bitarteko haur eta gazteei eskainiak.

Informazio gehiago

Amargura. Ecologías del lúpulo (Mingostasuna. Lupuluaren ekologiak) famakopeatan inspiratutako proposamena da, eta mingostasunaren inguruko tratatu bat sortzea du xede.

Informazio gehiago

Eguraldi txarra eta haizete iragarpenengatik, bertan behera gelditu dira astebuurako programatu ditugun jarduera guztiak, bai Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean, bai eta Ulia Interpretazio Zentroan ere.

Informazio gehiago

Guneak Zabaltzen-en helburua da Donostiarentzat nahi dugun etorkizuna sortzeko behar ditugun sinergiak eman daitezen elkarrizketa guneak sortzea. Elkarlana eta guztion onurarako balioen inguruan kohesionatuta dagoen gizarte bateruntz pausoak emateko elkarrizketa kultura sustatzen du.

Informazio gehiago

Gaur astelehena, urtarrilak 28, eta bihar asteartea, urtarrilak 29, Cristina Enea parkea eta Ingurumen Baliabideen Etxea itxita egongo dira euri eta haize denboraleagatik.

Informazio gehiago

Ostiralean, abenduak 21, negua hasiko da ofizialki eta berarekin batera indarrean jarriko da urtaro honetarako Cristina Enea Fundazioak antolatutako jardueren agenda. Kontsulta itzazu programatutako jarduera guztiak.

Informazio gehiago

Agroekologian hezitzen: zailtasunak eta indarguneak izeneko jardunaldia ospatuko da datorren azaroak 19an Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean, Nekazal Kultura Eskoletara ekimenaren baitan. Izen-emateak irekiak.

Informazio gehiago

Ostegun honetan, urriak 11, Iñaki Berazategik Espainiako Gerra Zibileko diska eta grabazio originalen entzuketa komentatua eskainiko du Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean: 'Del Rhin al Bidasoa. La memoria del agua en las canciones de la Guerra Civil'.

Informazio gehiago

Hegaztien Mundu Eguna ospatzeko, hainbat jarduera izango dira ostiral eta larunbat honetan, urriak 5 eta 6, bai Cristina Enean, bai eta Ulian ere. Jarduerak doakoak eta irekiak dira, lekua bete arte.

Informazio gehiago