Berriak
Urtero udaberriarekin batera etorri ohi da HidroLogikak ekimena Cristina Enea Fundazioaren programaziora, hainbat eta hainbat ekintzaren bidez Urumeari berari eta mendeetan zehar bete duen paperari garrantzia emateko helburuarekin. Uraren logikak ulertzea da ekimenaren erronka, beti ere ikuspegi jakin eta gertuko batetik: Urumea ibaia.

Informazio gehiago

HidroLogikak egitasmoaren bederatzigarren edizioak, Cristina Enea Fundazioak sustatuta, Urumea ibaian murgiltzeko gonbidapena helarazi nahi die herritarrei , ingurumenarekin, kulturarekin eta historiarekin lotutako bere aberastasuna ezagutzeko. Aurtengo edizioa, publiko guztiei zuzendutako hogeita hamarretik gora jarduerarekin, datorren abuztuaren 31ra arte luzatuko da eta Urumearen ondare industrialean sakonduko du. gaur aurkeztu da egitaraua prentsaren aurrean, San Telmo Museoan eginiko ekitaldian.

Informazio gehiago

Erakusketa batean sekula erabili gabeko argazki-estilo baten bitartez, Moncho Trullos eta Juan Luis Azpirozek maiatzaren 9an Urumeako industri-hondarearen inguruko argazki-erakusketa inauguratuko dute. Maiatzaren 9tik ekainaren 2ra bitarte ikusgai izango duzue Cristina Enean, eta, ekainaren 5etik uztailaren 24ra Loiola Kultur Etxera lekualdatuko dute. Helburua: Urumea bailarako hondare eta industria aberastasuna balioan jartzea.

Informazio gehiago

Carlos Arrola (Bilbo, 1982) surflari eta artistak 'Itsabehera' erakusketa berria aurkeztuko du Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean datorren maiatzaren 10ean (inaugurazioa 19:00etan), itsasotik gure kostaldera iristen den hondakin kopuru handiaren, plastikoa nagusiki, arazoari erreparatu nahi dion egitasmoa. Itsas-zaborrari buruzko hausnarketa hau Cesare Maglioni zuzendariaren 'Hondar 2050. Gure hondakina, gure arazoa' dokumentalaren jarduera osagarria da.

Informazio gehiago

Programazioak iraungo duen bi hilabete eta erdian, HidroLogikak proiektuak aukera emango die herritarrei gure arro hidrikoa hobeto ezagutzeko, Urumea ibaia eta haren inguruko aberastasun guztia, ingurumenaren, kulturaren eta historiaren aldetik. Jarduera eskaintza osatu eta askotariko baten bidez, ibaiaren alderdirik intimoenetara hurbiltzen gaituen proiektu bat finkatuz doa, eta gogoeta eginarazten digu ibaiarekin dugun harremanaz.

Informazio gehiago

Urtebete baino gehiagoko edizio-lanaren ondoren, argia ikusiko du "Ura materia gisa" liburuak, HidroLogikak egitasmoaren lekukoa hartuz hamaika gai lantzen dituena, besteak beste uraren kudeaketa Donostian eta beste udalerrietan, gure ibaien egoera, beren defentsan aritzen diren ekimen sozialak, ingurumen-gatazkak edota urak memoriarekin duen lotura metaforikoa eta materiala.

Informazio gehiago

HidroLogikak egitasmoko zazpigarren edizioak datorren astean ekingo dio bere bideari, ura, ibaiak, eta batik bat Urumea protagonista nagusi izanik. Abuztura arte erakusketek, irteerek, musikak eta makina bat jarduerek Donostia zeharkatzen duen ibaian murgilduko gaituzte.

Informazio gehiago

Oraindik aurtengo HidroLogikak egitasmoko egitaraua ofizialki ezagutzera eman ez den arren, programazioa beteko duten zenbait jarduerak dagoeneko ireki dute izena emateko epea. Lurdes R. Basolí eta Jon Cazenave argazkilari profesionalek emango dituzten tailer banaren kasua da.

Informazio gehiago

HidroLogikak egitasmoaren azken txanpak tradizioa eta memoria uztartuko ditu, hausnarketara gonbidatzen duen ikuspegi poetiko batetik, Patricio Guzmán, Pío Pérez Aldasoro, Ixiar Rozas edota Amets Arzallus, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi eta Jone Uria bertsolariak bezalako gonbidatuekin.

Informazio gehiago

'HidroLogikak. Ibaitik badiara' egitasmoaren azken txanpari ekingo dioten jarduera hauetan ura, bere kudeaketa eta munduko hainbat txokotan uraren inguruan piztu diren gatazkak izango dira mintzagai.

Informazio gehiago