Berriak
Urgullen, Gobernadorearen Baterian dagoen Natur Txokoa, naturaren gela berezia da. Bere helburua da ingurumen-aberastasun handia duen kokagune historiko honetatik naturarekiko errespetua sustatzea, aisialdiko jarduera didaktikoen bidez. Garai batean Napoleonen Goardiarenak izan ziren azpiegitura hauetan, haurrentzako tailer eta jarduera sortzaileak antolatzen dira udaberriko oporraldian eta udako hileetan.

Informazio gehiago

Baso-eskolek 'aire zabaleko hezkuntza eredua' deituriko pedagogia sustatzen dute non haurrek naturarekin elkarreragiten duten, ikasgela basoa bera delarik. Bihotz Inguru elkartetik pedagogia hau eskaintzen dute Ulia Interpretazio Zentroan.

Informazio gehiago

Cristina Eneako ingurumen-ipuin lehiaketan lanak aurkezteko epea maiatzak 6 arte, igandea, luzatu da. Aurtengo edizioan lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei proposatu zaien gaia bioaniztasuna da.

Informazio gehiago

Aurreko urteetan bezala, 2016/2017 ikasturte honetan ere Cristina Enea Fundazioak abian du bere ingurumen ipuin lehiaketaren edizio berria. Aurtengoan landu beharreko gaia izango da klima-aldaketa.

Informazio gehiago

Larunbat honetan, Behibi's antzerki taldeak bere 'Paperezko istorioak' izeneko lanaren emanaldia eskainiko du Cristina Enean, giza baloreek gauza materialen gainetik duten garrantzia aldarrikatzen duen istorioa, Kontsumo Arduratsuaren Eguna ospatzeko aukera aparta.

Informazio gehiago

Urtero bezala Cristina Enea Fundazioak bat egingo du 'Gabonak zurekin' egitasmoarekin, ingurumena eta dibertsioa modu dibertigarri eta didaktikoan uztartuko dituen hainbat jarduera eskainiz gazteenei.

Informazio gehiago

Astelehenetik igandera espazio hau irekita dago eskulan entretenigarriak egiteko, eta atearte eta asteazken arratsaldean haur eta gazteei zuzendutako jarduera eta tailer bereziak egiten dira.

Informazio gehiago

Datorren larunbatean, uztailak 9, Ulia Interpretazio Zentroko bisitari gazteenek mendi honetan dauden hainbat zuhaitz identifikatzen ikasiko dute eta, hauen hostoak erabiliz, animaliak sortuko dituzte.

Informazio gehiago