Berriak
Rafa Gorrotxategi txokolategile tolosarra da abuztuko hileari dagokion opariaren egilea, Cristina Enea Fundazioa aurten ospatzen ari den bere hamargarren urteurrenaren testuinguruan.

Informazio gehiago

Kanta polit eta alai bat osatu du Joxean Larrañaga 'Urko' abeslariak Cristina Enea Fundazioaren hamargarren urteurrenaren opari gisa. Oinarri herrikoia duen abesti batean oinarritu da 'Urko', Gontzal Mendibil lagun eta abeslariarekin laguntzaz, opari eder hau egiteko. Hala, azken hilabeteotan Donostiako elkarte, talde eta pertsonek emandako oparietatik hurrengoa dugu abesti polit hau.

Informazio gehiago

Cristina Enea Fundazioaren hamargarren urteurrena dela bide, lehengo ostiralean, hilaren 21ean, hain zuzen, 'Kolaboratzaileen festa' antolatu genuen azken hamarkada honetan gure jardueretakoren batean esku hartu duten elkarte, talde, kolektibo edo gizabanakoekin batera ospatzeko. Zuzeneko musika, clownak, mokadutxoa, barreak, giro ederra eta sorpresa batzuk ere izan genituen hurbildutako 50 lagunen artean. Mila esker denoi!

Informazio gehiago

Aste honetan bertan heldu zaizkigu 'Koloreka' dendak eginiko diseinuarekin argitaratu ditugun kuadernoak. Cristina Enea Fundazioaren hamargarren urteurrena dela eta eginiko oparia izan da, zehazki, diseinua. Doan koaderno bana jaso dezakezue Cristina Enea parkeko eraikin nagusiko harreran edo Donostiako Alde Zaharreko 'Koloreka' dendan bertan.

Informazio gehiago

Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteko bertso-eskolako ikasle eta irakasleek prestaturiko bertsoa dugu Cristina Enea Fundazioak bere hamargarren urteurrena dela kausa jasotako laugarren oparia. 2019. urtean fundazioak jasoko duen laugarren oparia dugu honako hau.

Informazio gehiago

Cristina Enea Fundazioak bere hamargarren urteurrenagatik 2019an zehar jasoko dituen hamar oparietan bigarrena dugu Daniel Innerarity 'Gobernance' institutuko zuzendari eta 'Ikerbasque'-ko ikerlariaren testu interesgarria. Ezbairik gabe, jendarte eta demokrazia gisa, naturaren aldeko gogoetarako benetako gonbita ederra.

Informazio gehiago

Aurtengoa oso urte berezia izaten ari da Cristina Enea Fundazioarentzat, gure hamargarren urteurrena ospatzen dugulako. Gure webgunan atal berri bat sortu dugu urteurrenari buruz, eta bertan aurkituko dituzue ospakizun hauetan sortzen joango diren materialak.

Informazio gehiago

Alex Fernandez Muerza (Bilbo, 1972) aurpegi ezagunenetakoa da ingurumen-kazetaritzaren eta dibulgazioaren esparruetan. 15 urtetik gora daramatza hedabide eta egitasmo ezberdinetan lanean eta kolaboratzen, buruan helburu bakarrarekin: ingurumen eta zientzia alorretako informazioaren dibulgazioa egitea.

Informazio gehiago

Azken 10 urteotan ia 370.000 lagunek hartu dute parte Cristina Enea Fundazioak antolatutako jarduera eta ekimenetan. Hamargarren urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi ospatuko direla azaldu du fundazioko zuzendari Txema Hernandezek. Donostiako Alkate eta fundazioko presidente Eneko Goiak nabarmendu du Cristina Enea “hiriak duen altxor bat dela” eta ingurumenaren zaintza eta sentsibilizazioari egiten dion “ekarpen itzela” azpimarratu du.

Informazio gehiago