Berriak
Landareek ez daukate beren lekutik mugitzeko aukerarik, lurrari lotuak bizi baitira, eta ondorioz oso zail egiten zaie lurralde berrietara edo hobeetara iristea. Egoera horri aurre egiteko teknika berezi bat erabiltzen dute eta gaurko Glosariak atalean gaitasun horri buruz hitz egingo digu Marc Badal adituak.

Informazio gehiago

Glosariak sortaren bigarren emanaldi honetan fenologia zer den eta klima-aldaketaren ondorioz zergatik ari den garrantzia hartzen azalduko dizuegu. Horretarako Cristina Enea Fundazioko biologo Uxua Aranaren azalpenak jaso ditugu.

Informazio gehiago

Ingurumenarekin erlazionatutako kontzeptuak ezezagunak izaten dira sarri publiko orokorrarentzat, normalean espazio edo alor espezializatuetan erabili ohi direlako. 'Glosariak' ekimen berriarekin Cristina Enea Fundazioak bilatzen du publiko orokorrak oinarrizko kontzeptu hauek ikastea modu erraz eta atsegin batean, lagun batek kafe bat hartzen azalduko balizu bezala.

Informazio gehiago