Berriak
Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean erakusketa berri bat dago ikusgai iragan azaroaren 22tik, Kimia Kamvari artista iraniarraren Nature Change. Erakusketa artistak ingurunearekin duen harremanaren fruitu da, natura pentsatzeko bere modu partikularra. Hezurrak, esnea, ikatza edota errautsak bezalako material organikoa erabiliz Kimiak espazio eta giro berezia sortzen ditu, materiak eta bizitzak, arteak eta naturak bat egiten duten leku zirraragarria.

Informazio gehiago

'Nature Change' da erakusketa honen izena, Kimia Kamvarik (Kolonia, 1986) lehen aldiz aurkeztua Cristina Enea Fundazioan. Gipuzkoako barnealdeko landa-ingurune batera (Astigarreta) 2015eko irailean iritsi zenetik artistak garatutako lanak erakusten dira bertan.

Informazio gehiago

Udazkena igandean hasiko da ofizialki, irailaren 23an, goizeko 3:54an eta Cristina Enea Fundazioak, udako jarduerei agur esanez, jada argitaratu du urtaro berri honetako jardueren agenda. Aurtengo udazkenak 89 egun eta 20 orduko iraupena izango du, abenduaren 21ean amaituz, neguaren etorrerarekin.

Informazio gehiago

Erakusketaren irekiera irailak 3an izango da. Ikerlari zein argazkilari afizionatuek ateratako nano, mikro eta makro begiradak jasotzen ditu 49 iruditan zehar.

Informazio gehiago

Erakusketa anbiziotsu hau iragan uztailak 19tik dago ikusgai Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean, zeinak gure iragan hurbileko
aldi historikorik garrantzitsuenetariko bati begira jartzen gaituen: Espainiako Gerra Zibila eta Francoren diktaduraren hastapena. Dozena bat artista, eragile eta erakunderen lanen bidez unibertso bisual eta sonoro batean murgilduko gara, urak eta oroimenak jomuga berrietara eramango gaituztelarik.

Informazio gehiago

Datorren ostegunean, uztailak 19, erakusketa berriak irekiko ditu ateak Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean: Uraren Memoriak. I. Pausuak. Honakoa, memoriaren bestelako ekologiak eraikitzeko ikerketa bat da, urak berak, narrazioak eta ametsak sortzeko duen ahalmena aintzat hartuaz.

Informazio gehiago

Gaur, uztailak 25, Ebroko guduaren 80. urtemuga betetzen da, Espainiako Gerra Zibileko borrokaldirik luze eta odoltsuena. Orotara 115 egun iraun zituen eta berebiziko garrantzia izan zuen gerraren bilakaerarako. Uraren memoriak. I. Pausuak erakusketak, iragan uztailaren 19an irekiak, gudu horri zenbait pieza eskaintzen dizkio.

Informazio gehiago

Ostegunean, maiatzak 10, Carlos Arrola (Bilbo, 1982) artista eta surflari bizkaitarrak ‘Itsasbehera’ erakusketa inauguratuko du Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean. Erakusketak ingurumenaren gaineko autokontzientzia eta sentsibilizaziorako bidaia pertsonala proposatzen digu, hainbat adierazpide plastiko eta bisualen bidez itsasoko zaborren arazoa erakutsiz.

Informazio gehiago

Carlos Arrola (Bilbo, 1982) surflari eta artistak 'Itsabehera' erakusketa berria aurkeztuko du Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean datorren maiatzaren 10ean (inaugurazioa 19:00etan), itsasotik gure kostaldera iristen den hondakin kopuru handiaren, plastikoa nagusiki, arazoari erreparatu nahi dion egitasmoa. Itsas-zaborrari buruzko hausnarketa hau Cesare Maglioni zuzendariaren 'Hondar 2050. Gure hondakina, gure arazoa' dokumentalaren jarduera osagarria da.

Informazio gehiago

Otsailean ireki zen Bestiarium erakusketa datorren apirilak 29ra arte egongo da ikusgai Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean, eta bere azken txanpan bi jarduera antolatu ditu egitarauari agur esateko: Kudeaketa politiko garaikideko artzaintza eta etxekotasunari buruzko mintegi bat eta betizu behi-arraza ezagutzeko irteera Goizuetara.

Informazio gehiago