Berriak
Gure etxeetan denbora asko eman behar izan dugun aste hauetan guztietan, sedentarismoak gora egin du. Orain badirudi pixkanaka-pixkanaka gauza gehiago egin ditzakegula, hala nola, paseatzera atera, ibili edo korrika egin, hots, kalean eguneroko jarduera fisikoa egin. Baina oraindik aste batzuk falta zaizkigu gure hirietako kirol-zentroetan jarduera fisikoa berriz egin ahal izateko.

Informazio gehiago

Maruja Torres idazleak, besteak beste, Planeta eta Nadal Sariak irabazi ditu, 2000 eta 2009 urteetan hurrenez-hurren, eta oraingoan klima-larrialdi baten testuinguruan globalizazioak ezarritako neoesklabutzaren erronkei buruz solasean ariko da Donostian datorren asteazkenean. Ingurumen kontuetan aditu den Pili Yoldi kazetari nafarrak eztabaidarako eta hausnarketarako hainbat gai jarriko dizkio mahai gainean Maruja Torresi, ekitaldiari solasaldi-elkarrizketa itxura emanez. Jarduera datorren asteazkenean izango da, azaroaren 27an, arratsaldeko 19:00etan San Telmo Museoan.

Informazio gehiago

Datorren azaroaren 18an, astelehena, UPV/EHUko Gipuzkoako campuseko Magisteritza Fakultatean Agroekologia, jasangarritasuna lantzeko giltza izeneko jardunaldia izango da, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Cristina Enea Fundazioak, Landaola Gipuzkoako Landa Garapenerako Elkarteen Federazioak eta Ingurugelak parte hartzen dute Nekazal Kultura Eskoletara ekimenaren artean antolatua.

Informazio gehiago

Datorren azaroak 16an, Cristina Enea Fundazioak eta GOT-ek (Gipuzkoako Orientazio Taldea) orientazio kirola ezagutzera emateko ikastaroa antolatu dute Ulia Interpretazio Zentroan. Jarduera hau oso ezaguna da Europa iparraldeko herrialdeetan eta poliki-poliki gure artean sartzen ari da. Kirol hau ezagutzeko aukera ezin-hobea izango da.

Informazio gehiago

Óscar Clemente zuzendaria eta gidoigilea, Gea21eko kidea, Donostian izango da asteazken honetan, urriaren 30ean, Agora K2050 egitasmoaren baitan hitzaldia eskaintzeko. Clementek hausnartuko du komunikabideek mundu iraunkorrago batez hitz egiterakoan eskaintzen dizkiguten irudiei buruz.

Informazio gehiago

Garagardoa ekoizteko erabiltzen da Humulus lupulus landarearen lore femeninoa, eta bera da, hain justu, Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean abenduaren 1 arte ikusgai dagoen Mingostasuna. Lupuluaren ekologiak erakusketa berriaren protagonosta.

Informazio gehiago

Cristina Enea Fundazioak eta Tabakalerak antolatutako 'Egonaldia Lurrean' deialdi artistikoaren emaitza den erakusketa honetan lupuluaren (Humulus lupulus) irudiaren eta gorputz kulturalaren arrastoak biltzen ditu Susana Cámara Leret artistak. Landare horren politikei, estetikei, ekonomiei eta kontsumo-moduei loturiko prozesu eta eskenategi anitzei buruzko ikerkuntza lana da. Indarrean dagoen proiektu honek bere lorea kasik logotipo soil gisa bakarrik finkatzen duen horri buruz galdetzen dio bere buruari, bere ekologiari dagozkien bestelako esparruak isilarazi beharrean, horietan burubelarri barneratuz hain zuzen ere.

Informazio gehiago

Datorren urriaren 12an, larunbata, artea eta ingurumena uztartuko dituen jarduera baten lekuko izango da Ulia Interpretazio Zentroa. Idea Bat Elkarteko lagunekin naturan eginiko arte iragankorra zer den ikasiko dugu, "zoriaren baitan utzitako deskonposatze kontzeptu baten oinarriarekin eta betierekoa ez dena, ingurumenean kalterik ez eragiteko". Izen-emateak irekita.

Informazio gehiago

Gaur egun 19 glaziar soilik daude "bizirik" Pirinioetan. Klima-aldaketak beren kopurua erritmo kezkagarrian murriztu du azken hamarkadetan bioaniztasun ikuspegitik aberatsa izan arren aldaketekiko oso zaurgarria den eremu honetan. Idoia Arauzo, Pirinioetako Lan-Komunitateko (CTP) Klima-Aldaketaren Pirinioetako Behatokiko koordinatzailea, klima-aldaketa Pirinioetan uzten ari den errealitateaz mintzatuko da datorren irailaren 18an, Agora K2050 solasaldi sortaren baitan.

Informazio gehiago

Gure bizitzako esparru guztiei eragingo (eta eragiten) dien klima-larrialdi egoera batean bizi gara jada eta gure produktu dierazgarrienetako bat ere arriskuan dago: ardoa. Urtzi Leibar ingeniari agronomoak klima-aldaketak Errioxako ardoetan eta txakolian nola eragiten duen aztertu du bere tesian, eta dio beharrezkoa izango dela ontze mantsoagoa duten mahatsondo azpibarietateak erabiltzea. Leibarrek, beste zenbait ikerlarirekin eta upategietako ordezkariekin, hitzaldia eskainiko du asteazkenean Agora K2050 ekimenaren baitan.

Informazio gehiago