Berriak
Ia hiru hilez itxita egon ondoren, Cristina Eneako Dokumentazio Zentroak bere ateak berriz irekiko ditu datorren astelehenean, ekainaren 8an. Nolanahi ere, covid-19aren krisiak eraginda, muga batzuekin.

Informazio gehiago

Gaur, martxoaren 20a, udaberria hasiko da ipar hemisferioan, eta urtaro berriarekin batera, Cristina Enea Fundazioak datozen hiru hileetan antolatu dituen jarduera guztiak biltzen dituen agenda kaleratu du. Udaberriko agenda hau, hala ere, ezohikoa eta egoerari egokitutakoa izango da, COVID-19aren krisiak bete-betean harrapatu baitu bere prestaketa. Agendak jasotako zenbait jarduera bertan behera geldituko dira, edo kasurik onenean, atzeratu egingo dira.

Informazio gehiago

Udaberria bizitzaren sinonimoa da; ama naturak gozarazten gaituen kolore-, usain- eta zapore-eztanda. Hori guztia une honetantxe ikus genezake, baina oraingoz ezinezkoa da: Cristina Enea parkea, Urgulleko Natur Txokoa eta Ulia Interpretazio Zentroa itxita daude.

Informazio gehiago

Koronabirusa, eta haren hedapenak eragindako krisia, errealitate bat da jada gure ingurune hurbilenean, eta, Donostiako Udalak bezala, Cristina Enea Fundazioak ere neurriak hartu behar izan ditu haren eragina murrizteko, bai fundazioaren plantillan, bai herritarrengan. Hemen gogorarazten dizugu nola eragingo dion koronabirusak Cristina Enea Fundazioaren ohiko jarduerari.

Informazio gehiago

Cristina Enea Fundazioak bere jardueren berri izateko alerta zerbitzua du abian. Honi esker erabiltzaileari interesatzen zaizkion gaiekin lotutako alertak bakarrik iritsiko zaizkio mugikorrera, WhatsApp aplikazioaren bidez.

Informazio gehiago

Cristina Enea Fundazioak jai zoriontsuak eta 2020 urte berri on bat opa dizkizue!

Informazio gehiago

Cristina Enea Fundazioak eta Usandizaba BHIko Diseinu Grafikoko Goi Zikloak urtero egiten dute egutegia 2009. urteaz geroztik. Ohitura iraunkorrak, turismoa, Ulia mendia, kontsumoa... Urtero gai bat, estilo artistiko jakin batekin. Aurten: klima aldaketa. Cristina Enea Fundazioaren bulegoetan doan jaso ahal izango diren 50 egutegi baino gehiago, izakinak agortu arte. Ikasleek osatutako lanak Cristina Enean dagoen erakusketa batean ere erakutsiko dira, astelehenetik, abenduaren 23tik, 2020ko urtarrilaren 26ra arte.

Informazio gehiago

Igandean, abenduaren 22an, negua hasiko da ofizialki. Cristina Enea Fundazioak aurrea hartu dio eta gaur aurkeztu ditu urtaro berrirako prestatu duen jarduera-agenda. Kontsulta itzazu programatutako jarduera guztiak.

Informazio gehiago

Atzo osteguna, abenduaren 12an, Cristina Enea Fundazioaren hamargarren urteurrena bukatutzat emateko ekitaldia egin zen Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean. Ekitaldian izan ziren, besteak beste, urte hauetan fundazioak izan dituen bi presidenteak, Odon Elorza eta Juan Karlos Izagirre, baita egungo presidente Eneko Goia ere.

Informazio gehiago

Eta horrela, ia konturatu gabe, iritsi gara hamargarren urteurren honetako hamargarren oparira. Martxoan jaso genuen lehen oparia, eta ordutik hona, hilero-hilero, hainbat pertsona, erakunde eta markek parte hartu dute 10 urte, 10 opari izeneko kanpainan, Cristina Enea Fundazioarekin bere hamargarren urteurrena ospatzeko 2019an zehar.

Informazio gehiago