Berriak
Hainbat jarduera prestatu ditu irailaren 16tik 22ra bitartean “Isurketarik gabeko mugikortasunaren alde” leloarekin.

Informazio gehiago

Gaur, ekainak 3, Bizikletaren Munduko Eguna ospatzen dela aprobetxatuz, apirilaren 21ean RCxBk (Bizikletaren Aldeko Hirien Sarea) zabaldu zuen komunikatua ekarri dizuegu (sare horren parte da Donostia). Komunikatuak txoke-plan bat proposatzen du covid-19aren krisian bizikletaren erabilera sustatzeko.

Informazio gehiago

Zikloteka Bizikleta-mugikortasunari buruzko Zikloteka Dokumentazio Zentroak, Cristina Enea Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak sustatuta, Covid-19ari aurre egiteko mundu osoko mugikortasun-politikei eta -ekintzei buruzko bibliografia biltzeari ekin dio.

Informazio gehiago

Duela 5 urtetik hona, eta Cristina Enea Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetzari esker, Donostiako Ingurumen Baliabideen Etxeak Ziklotekaren egoitza hartzen du. Zikloteka bizikleta bidezko mugikortasunari soilik eskainitako lehen dokumentazio zentroa da, aitzindaria Europan. Arduradunetako batekin hitz egin dugu, Zikloteka zer den eta zer helburu dituen azal diezagun.

Informazio gehiago

Dokumentu honen xedea da Donostiako Bizikletaren Behatokiak 2018an egindakolanen berri ematea; hori dela eta, egindako lanak bildu dira eta urte horretan bizikletaren mugikortasunak hirian izandako egoera aurkeztuko da.

Informazio gehiago

Orotara Europa osoko 32 hirik hartu dute parte aurten Europar Batzordeak antolatutako Social Biking ekimenean, 2019ko Mugikortasun Jasangarriaren Europar Astearen testuinguruan hiru astez garatrutakoa. Udaleko eta Cristina Enea Fundazioko ordezkariek iragan ostiralean, urriaren 18an, jaso zuten saria Budapesten (Hungaria) ospatutako sari-banaketa ekitaldian.

Informazio gehiago

Europar Batzordeak, Social Biking Challenge ekimenaren eta mugikorretarako BikePrints aplikazioaren bidez, bizikleta bidezko mugikortasuna sustatu nahi du, eta horretarako gizarte guztia mugikortasun jasangarriarekin lotuko duen erronka bat antolatu du. Erronka irailaren 16an hasiko da eta 3 astez egongo da indarrean.

Informazio gehiago

Mugikortasunaren Europako Astea (MEA) irailaren 16tik 22ra egingo da aurten Europar Batasun osoan “Oinez eta Bizikletaz segurtasunez ibiltzea” lemapean. Helburua leku batetik bestera joateko bi modu horiek osasunean, ingurumenean eta ekonomian dituzten onurak nabarmentzea da.

Informazio gehiago

Udalak eta Kalapie Hiriko txirrindularien elkarteak, Bizikletaren Behatokiaren laguntzarekin, ibilbidearen liburuxkak egin dituzte.

Informazio gehiago

Hitzarmen horri esker, Ziklotekak Gipuzkoara mugatutako bizikletaren mugikortasunarekin lotutako dokumentuak biltzeaz eta hedatzeaz gain, 550 hirirekin lotutakoak ere bildu eta hedatuko ditu. Era horretan, Europan bakarra eta nazioartean erreferentzia den bizikleta-mugikortasunean espezializatutako dokumentu-zentro izaera sendotzen du.

Informazio gehiago