Berriak
AtlaSS ekimenak lanean jarraitzen du Donostiako hegazti habiagileen errolda egiteko lanean. Iaz bezala, 2018an ere herritarrei hegaztiak bereizten erakusteko ikastaro eta tailerrak izango dira. Datorren apirilean, esaterako, hegaztiak beren kantuagatik bereizteko 3 ikastaro izango dira, bai eta irteerak ere.

Informazio gehiago

AtlaSS egitasmoak Donostian habia egiten duten ia 100 hegazti identifikatu ditu, udalerrian egiten ari den erroldaren lehenengo fasean. Lana talde ornitologikoetako profesionalek garatu dute, baina baita egitasmoarekin bat egin duten hainbat bolondresek ere.

Informazio gehiago

Pasa den asteburuan abian jarri zen Ornitho-Euskadi sariak hegaztien munduaren kontserbazio eta dibulgazioarekin lotutako lanetan inplikatu nahi ditu herritarrak, behaketaren bitartez. Ekimenaren eginkizuna da hegaztien behaketen zerrenda osoak bidaltzea www.ornitho.eus webgunera (dela webgunearen bidez dela mugikorretarako NaturaList aplikazioaren bitartez). Behaketa horiek gutxienez 30 minutuz egin behar dira Euskadiko edozein puntutan, Trebiño konderrian edo Villaverde haranean.

Informazio gehiago

Bost elkarte (Aranzadi Zientzia Elkartea, Ugatza Orinitologia Elkartea, Vasco de Camping Elkartea, Itsas Enara Ornitologia Elkartea eta SEO/BirdLife), makina bat norbanako bolondresekin batera, gure hiriko kaleetan dira dagoeneko udalerrian habia egiten duten hegazti guztien errolda egiteko esmoz. Inor ez dadila harritu beraz, datozen hileetan prismatikoekin teilatu, parke eta lorategiak behatzen ari den norbait ikusten badu.

Informazio gehiago

Ohikoa da txori eta hegaztiak beren forma, neurri eta koloreengatik ezagutzea. Baina posible da beren kantuagatik bakarrik bereiztea? Bai, posible da. Eta guk nola egin irakatsiko dizugu tailer teoriko-praktiko batekin.

Informazio gehiago

Aranzadi Zientzia Elkarteko ornitologia saileko arduradun Juan Arizagarekin mintzatu gara AtlaSS egitasmoaren inguruan. 3 urtetan zehar Donostiako hegazti habiagileen errolda egitea du helburu proiektuak, hegaztiekiko herritarren interesa eta ezaguera handitzeko egitasmo aintzindaria izanik.

Informazio gehiago

Donostiako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak lankidetza-hitzarmena sinatu dute Donostian ikerketa bat egiteko, non udalerrian dauden hegazti habiagileei buruzko errolda aitzindari bat egingo baiten. Egitasmoak 3 urteko iraupena izango du eta ornitologiarekin eta naturarekin erlazionatutako hiriko hainbat erakundek hartuko dute parte.

Informazio gehiago