Berriak

2019/6/7

Kafe zientifikoa Valérie Chansigaudekin: Posible al da naturaren babesa aurrerapen sozialekin uztartzea?

Egun, ia alderdi politiko guztiek daramate beren agendetan ekologiari lotutako auziak. Gizarteak argi eta garbi utzi du klima aldaketaren aurkako borrokan neurri zorrotzak beharrezkoak direla. Ingurumenarekin adeitsuagoak izango diren bizitza-moduetara bieratutako eraldaketa soziala beharrezkoa da. Are gehiago, gizarteko zenbait sektorek diktadura berde baten aldeko apustua egiten dute. Komeni da beraz, atseden hartu eta atzera begiratzea, gure historiaren iraganera, borroka ekologistaren anbiguotasunak eta gaitasunak ulertu ahal izateko, batik bat aurrerapen sozialari dagozkionak.

Horri guztiari buruz hitz egiteko, datorren asteazkenean, ekainaren 12an, Cristina Enea Fundazioak eta Canal Europak Valérie Chansigaud zientzia- eta ingurumen-historialari frantsesaren hitzaldia antolatu dute naturaren babesa eta aurrerapen soziala uztartzeko arazoei buruz. Solasaldia arratsaldeko 19:00etan izango da Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean sarrera irekia eta doakoa, lekua bete arte), eta frantsesez izango da, itzulpen korrelatiboarekin.

Valérie Chansigaud
Historialari frantsesak giza espeziearen eta naturaren arteko harremanean ikertzen du. Zientziaren historia, kultura-historia eta ingurumenaren historia uztartuz, gizakiak ingurumenaren gainean duen inpaktuan garatzen da bere lana, ingurumen-gaiei buruzko sentsibilitate sozio-kulturalean, eta gizakiak naturan eta gizateriaren beraren gainean duen jabetzaren arteko paralelismoan. Ikonografia naturalistaren historian aditua da Errenazimentutik gaur egunera arte, eta bere lanen ilustrazioen aniztasuna eta kalitatea areagotu egin ditu kritikak. Bere argitalpenen artean, aipagarria da Ornitologiaren Historia (Histoire de l'ornithologie, 2007), El hombre y la naturaleza (L 'Homme et la Nature, 2013), Grand Prix de l'Académie française saria eskuratu zuen 2014an (L' Homme et la Nature, 2013), eta La lucha por la naturaleza (Les Combats pour la nature, 2018). Gaur egun animalia-domestikazioaren historiari buruzko liburu batean ari da lanean, XVIII. mendetik gaur egunera arte begetarianismoaren historia bati buruzkoa.

Canal Europa
Canal Europa jakintzaren hedapenerako gune ireki gisa proposatzen da. Artistek, idazleek, zientzialariek zein ekonomia, medikuntza edota zientzia politikoetan adituek, beste diziplinen artean, bat egten dute beren ezagutza eta hausnarketak ez ezik, beren sormenaren bide eta jomugak ere eskaintzeko.