Berriak

2018/11/19 Agora K2050

Jesus Ibarluzea: "Hirien ezaugarriek biztanleen osasunean eragina izan dezaketela dioten ebidentziak daude"

Datorren asteazkenean, azaroak 21 Jesus Ibarluzea biologo, psikologo eta osasun publikoko adituak hitzaldia eskainiko du jada bizi dugun klima-aldaketaren aurrean gure hiriak osasuntsuagoak izan daitezen egin beharreko egokitzapenak azaltzeko: "Ciudades saludables ante el cambio climático" ("Hiri osasuntsuak eta klima-aldaketa").

Hiriaren eta osasunaren arteko harremana berandu baino lehen landu beharreko gaia da, ezbairik gabe, are gehiago demografiaren, migrazioen eta baliabide eta energia eskasiaren alorretako erronkei aurre egin behar dien mundu honetan.

Pertsonen osasuna ez da bizi den hiri ingurunearekin zerikusirik gabekoa. Egun, ebidentziak ditugu hiri nahiz auzo bakoitzeko ezaugarriak bertan bizi direnen osasunaren determinatzaileak direla. Hirigunearen ezaugarri jakinek  hilkortasunean eta morbilitatean eragiten dute, eragin positiboa edo negatiboa izan dezakete haurren garapen  neuropsikologiko eta fisikoan eta erlazio sozialetan eta populazio orokorraren aldarteetan eragiten dute ere.
Hiria eta osasunaren arteko erlazioa atzerapen gehiagorik gabe aztertu eta heldu beharreko gaia da, are gehiago migrazioa, demografia, energia eta klima-aldaketa bezalako erronkei aurka egiten den mundu honetan.

Jesus Ibarluzea biologiaren eta psikologiaren esparruetan eskarmentu handiko profesionala da, baina batik bat osasun publikoan da aditu. Ibarluzeak dio "denbora-tarte laburrean honakoa da aurre egin beharreko arazo nagusienetakoa: biztanleriaren gehiengoa neurri ertaineko edo handiko hiri eta hiriguneetan biziko da". Gauzak horrela, aurreikuspenen arabera, populazioaren %80 hirietan biziko da 2020tik aurrera.

Errealitate horren aurrean, geure buruari galdetu behar diogu ea beren ezaugarriek bertan bizitzeko leku egoki bihurtzen dituzten hiriak. Ibarluzeak dio "ebidentziak daude diotenak hirien ezaugarriek eragin zuzena izan dezaketela biztanlegoaren osasunean, bai populazio orokorraren osasunean, bai eta haur eta helduenean ere". Hirian diziplina ezberdinek hartzen dute parte, hirigintzatik haratago, hiriak bizigarriago edo ez hain bizigarri egiten dituztenak. Honela, hiriak nola eraiki eta nola antzeman, hiriak nola bizi "ezaguera-esparru anitzekin lotuta dagoen zerbait da", hainbat erakundek hartzen dute parte eta, nola ez, "adituen laguntza beharrezkoa izango du, baina baita herritarrena ere, ideiak, aholkuak eta aukera , soluzio eta alternatiba ezberdinak proposatuko baitut, arazoari aurre egiteko garaian".

"Zenbait hirigintza-ezaugarrik, oinezkortasunak adibidez, hirian oinez ibiltzeko aukerak alegia, edo konektibitateak, leku batetik bestera joateko gaitasunak, edo eskuragarri dauden garraiobideek edo zerbitzuen eskuragarritasunak, besteak beste, adibidez ariketa fisikoa egitea erraztu edo zaildu dezakete, edo talde edo pertsona ezberdinen artean harreman gehiago edo gutxiago egotea". Eta hori guztia adeitsuak izango diren espazioen eskuragarritasunaren menpe daude, espazio berdeak, jarduera osasuntsuak egiteko aukera gehiago eskaintzen dituzten lekuak, alegia.

Laburbilduz, asteazkeneko hitzaldian (azaroak 21, 19:00etan San Telmo Museoan), Jesus Ibarluzeak aztertuko du klima-aldaketak, edo emango diren aldaketa guztiek, nola eragingo dieten etorkizun hurbil batean biztanlegoaren gehiegoa bilduko duten hiriei.