Berriak

2015/2/19

Jaso itzazu mugikorrean Cristina Enea Fundazioaren jardueretatik gehien interesatzen zaizkizunen alertak

Cristina Enea Fundazioak bere jardueren berri izateko alerta zerbitzua du abian. Honi esker erabiltzaileari interesatzen zaizkion gaiekin lotutako alertak bakarrik iritsiko zaizkio mugikorrera, WhatsApp aplikazioaren bidez.

Cristina Enea Fundazioaren webguneko buletin zerbitzuak ere fundazioari eta bere jarduerari buruzko albisteak jasotzeko aukera eskaintzen dio erabiltzaileari, baina buletinak ez du informazio hori diskriminatzen eta erabiltzaile guztiek informazio bera jasotzen dute. Alerta zerbitzu honi esker aldiz, erabiltzaileak berak aukera du jaso nahi duen informazioa bakarrik hautatzeko.

Horretarako webgunean (lotura honetan) dagoen formularioa bete besterik ez da egin behar, izena eta mugikor zenbakia emanez (WhatsApp aplikazioa eduki behar du) bai eta gai-zerrenda zabal batetik erabiltzaileari interesatzen zaizkion gaiak aukeratu ere (gai bakarra edo hainbat aukera daitezke). Gaiak honakoak dira:

  • ? Ikastaroak eta tailerrak
  • ? Erakusketak
  • ? Hitzaldiak eta mahai inguruak
  • ? Irteerak
  • ? Proiekzioak
  • ? Haziera
  • ? JantziAgain
  • ? Haur-jarduerak eta tailerrak
  • ? Ulia Interpretazio Zentroa
  • ? Urgulleko Natur Txokoa
  • ? Bizikletaren Behatokia
  • ? Iraunkortasunaren Behatokia
  • ? Prentsaurrekoak
  • ? Besteak (erabiltzaileak gehitu nahi duen gaia)
Proiektu honen arduradunen hitzetan “zerbitzuak bat-batekotasuna eskaintzen dio Cristina Enea Fundaziotik sortutako informazioari, eta gainera informazioaren eraginkortasuna handitzea bilatzen du, erabiltzaileari interesatzen zaizkion alertak bakarrik bidaltzen baititu, informazioa diskriminatuz eta gain-informazioa saihestuz”.

Kazetarientzako ere aukera
Cristina Enea Fundazioaren jarduerei buruzko alertez gain, zerbitzuak informazioaren langile profesionalak ere baditu jomugan, eskaintzen duen aukeretako bat baita fundazioak emango dituen prentsaurrekoen eta aurkezpenen iragarpenak alerta bidez mugikorrean jasotzea.