Berriak

2020/2/11 Ingurumen albisteak

Jasangarritasunerako hezkuntzaren 2030era arteko EAE-ko estrategia

Estrategia hori lantzea Euskal Autonomia Erkidegoko 2020rako IV. Ingurumen Esparru Programako mandatuetako bat da. Hain zuzen ere, Jasangarritasunerako Hezkuntza eta kontzientziazioa indartzea proposatzen du euskal gizarte osoan, eta jardueretako batean zehazten du Jasangarritasunerako Hezkuntzaren estrategia egitearen premia.

Estrategia honen helburu nagusia da hezkuntzan eta irakaskuntzan garapen jasangarriaren funtsezko gaiak sartzea, eta irakaskuntza eta ikaskuntza metodo parte-hartzaileak sustatzea, ikasleak motibatzeko eta autonomia emateko, haien jokabidea aldatu eta garapen jasangarriaren aldeko neurriak errazago har ditzaten.

Estrategiak 4.161.000 euroko aurrekontu-zuzkidura du 2030ra arte, eta hiru ekintza-planen bidez gauzatuko da: 2020rako Ekintza-Plana, 2025erako Ekintza-Plana eta 2030rako Ekintza-Plana,

Jasangarritasunerako Hezkuntzaren Estrategia garatzeko lehenengo epea 2020ra arte luzatuko da. Beraz, atal honetan eta epemuga horri begira, zenbait ekintza zehaztu dira, 2030erako zehaztutako Ikuskera, Misio eta Jarduera Ildoetara iristeko lehen urratsak izango direnak.

Guztira, 4 helburu proposatu dira, eta horiek izango dira Jasangarritasunerako Hezkuntzaren 2030era arteko EAE-ko Estrategiarako lehentasunezko jarduera-ardatzak.