Berriak

2019/8/27 Ingurumen albisteak

Jasangarriak dira gure gizarteak? Uraren eta Desertifikazioaren kudeaketa Aldaketa Globalaren testuinguruan [Uda Ikastaroa]

Nazioarteko agenden lehentasunen artean agertzen diren gaiak dira Eskasia Hidrikoa eta Desertifikazioa. Udako Ikastaro honek, hainbat ikuspegitatik, Uraren sektorea eta aldaketa global baten esferaren araberako desertifikazioaren arazoak jorratzen ditu, ziurgabetasuna gehitzen eta baliabide naturalen iguruko lehia areagotzen duten auziak, hain zuzen ere. Horretarako, mundu mailako aditu ezagunak izango dira bertan, eta funtsezko kontzeptuen deskribapen formalak emango dituzte, bai eta egungo egoera azaltzen duen esparrua osatzen duten prozesu fisiko eta sozioekonomiko nagusiak zehaztu ere.

Segurtasun hidrikoari, desertifikazioaren kontzeptuari eta haren euskarri sozioekonomikoari buruz eztabaidatuko dugu, bai eta klima-aldaketaren jatorri antropogenikoa ondorioztatzeko balio duten oinarri zientifikoei, politika hidrologikoei edo uraren eta klima-aldaketaren, desertifikazioaren eta uraren arteko sinergiei buruz ere. Hori guztia aztertuko da ikerketa kasuekin, eta horri esker, emaitza zehatzak erakutsi eta ikertzaileek lanean erabiltzen dituzten tresnak ezagutu ahal izango dira.

Ikastaroa, hurbileko hizkuntza baten bidez, funtsezko kontzeptuen inguruan askotan dauden anbiguotasuna eta nahastea erakusteko diseinatuta dago. Aurrez aurre ditugun ingurumen-arazoak zehatz-mehatz ulertu eta mugatzea funtsezkoa da konponbide iraunkorrak diseinatzeko.


Informazio guztia eta izen-emateak, hemen.