Berriak

2019/8/2 Ingurumen albisteak

Itsas-algekin eginiko plastikozko boltsak?

2018an Marianaseko hondoan, planetako ozeano-lurrik sakonena, eginiko irudien ikerketa batean plastiko hondakinak topatu zituzten, hamaika mila metrora, zehaki. Victor Vescovo itsas-guneetan inbertsioak egiten dituen enpresaria dugu; berak plastiko topatu egin zuela azaldu zuen. 

Egoeraren larritasuna datu adierazgarri batekin azaleratu zen: Nazio Batuen Erakundeak dioenez, 2050 urterako arrainak baino plastiko gehiago egongo da itsasoetan. Hala, berotasun globalarekin batera, plastiko eta mikroplastikoen ugaritea ingurugiro-gurutzada handienetakoa da uneotan.

Eta birziklapenak, arazoa arindu badezake ere, ez da behin-betiko irtenbidea. Soilik material berrien diseinuak konpon dezake arazoa. Kuriosoa badirudi ere, plastikoen desafioaren ustezko irtenbidea kutsatzen ari garen leku beretik etor daiteke: itsasoetatik. Izan ere, Tel Aviveko Unibertsitateko zientzialari talde batek ekimen teknologiko bati ekin dio, bioplastikoen belaunaldi berri bat eratzeko algak erabiliz. 


Informazio gehiago hemen