Berriak

2019/10/7 Ingurumen albisteak

Iraganeko kutsadurak hegaztietan dauka isla

Ornitologoak eta taxidermistak konturatuak ziren: duela hainbat hamarkadatatik natur-historiako museoek gordetzen dituzten disekatutako hegaztiak egungo beren senideak baino ilunagoak dira. Hautespen naturala ala artifiziala? Deriba genetikoa ala pigmentazioaren geneen mutazioa? Ez, etxeak berotzeko garai batean erabiltzen zen ikatzaren eta fabriken kedarraren ondorioz lumak kutsatuak dituzte. Hegaztien lumen belzte horrek hiri industrialetako airearen kutsaduraren historia berreraikitzeko aukera eskaini die bi ikerlariri.

"Historia naturaleko bildumak aprobetxatuz, ingurumen-aldaketa denboran zehar aztertzeko egitasmo bat garatu nahi genue. Espainiako Zientzia Naturalen Museoaren oso antzekoa den Chicagoko Field Museoko hegaztietan jarri genuen arreta. Arduradunetako batek esan zigun duela ehun urteko hegaztiak gaur egungoak baino ilunagoak zirela. Dekolorazio hori ikatzaren beltzak eraginda zela uste zen, baina inoiz ez zen baieztatu", azaldu dute ikerketaren egileek, Shane G. DuBay eta Carl C. Fuldner, Chicagoko (AEB) Unibertsitateko graduondoko ikasleak biak.

Mikroskopio elektroniko baten bidez baieztatu zuten ez zela industriatik eratorritako melanismoa, urkiaren tximeleten kasuan bezala (ikatzak belztutako zuhaitzekin mimetizatu zen tximeleta hori). Kasu honetan, airean zegoen kedarra txorien lumetara itsatsita gelditu zen. Ondoren, belzte horretan denbora-patroirik zegoen bilatu zuten. Eta, aurkituz gero, zer motako eta zenbaterainoko kutsadura zegoen duela mende bat.

Horretarako 1880 eta 2015 artean harrapatutako 1.347 txori hautatu zituzten, AEBetako 3 bilduma ornitologiko handienetatik, tartean Field Museoko bildumatik. Kronologikoki antolatu zituzten, eta ondoren argazkiak atera zizkieten. Bi ikerlariak bi fenomeno izan zuten kontuan. Alde batetik, kedarrak oso argi-islatze maila txikia du, hortaz bariazioek txorien hegoetako (eta ondorioz, hegan egiteko inguruneko) kedar proportzio ezberdinak erakutsiko lituzke. Bestetik, aztertutako bost espezieek urtero lumaberritzen dute. Logikoki, harrapatu, disekatu eta bildumara gehitu ziren urteko kutsadura atmosferikoaren isla erakutsiko zuten beren lumek.

"Denboran zehar airean zegoen beltz-ikatza arakatzeko aukera eman zigu txorien lumetako kedarrak", azaldu du DuBayk. Eta ikusi zuten belztea eta ikatz-kontsumoa paraleloki garatu zirela. Iragan mende hasieratik bildumetara gehitzen ziren landa-txolarrek edo kutturlio arruntek gero eta bularki beltzagoa zuten. "Depresio Handian zehar, nabarmen jaitsi zen txorietako beltz-ikatza, ikatzaren kontsumoa ere murriztu egin zelako", gehitu du. Kedar kopuruak gora egin zuen berriz ordea, Bigarren Mundu Gerran eta hurrengo hamarkadan zehar. Baina 60. hamarkadatik aurrera, txoriak beren txuritasuna berreskuratzen hasi ziren.


Jatorrizko artikuloa El País egunkarian argitaratua. Irakurri osorik, hemen.