Berriak

2020/3/25 Ingurumen albisteak

Ingurumena defendatu duten emakumeak

1972ko ekainean Suedian gertaera historiko bat ospatzen zen, askok ingurumenaren arloko nazioarteko politikaren hasiera bezala markatzen dutena: Stockholmeko Konferentzia. Nazio Batuen Erakundearen lehen goi-bilera zen, ingurumen-arazoei buruzkoa, eta kontserbazioaren arloko hainbat jarraibide garatzeko edo Kyotoko protokoloa bezalako akordio garrantzitsuak lortzeko oinarriak ezarri zituen. Horren ondorioz, Europar Batasunak Ingurumena eta Kontsumitzaileak Babesteko Gidalerroa sortu zuen, eta lehen Ingurumen Ekintza Programa osatu zuen.

Nazio Batuen Giza Ingurunearen Konferentziaren Stockholmeko Adierazpenak goi-bilera mitiko horren ondorioak biltzen ditu 26 printzipiotan eta 109 gomendiorekin osatutako ekintza-plan batean.

Bilera historiko hartako irudiei begirada bat botatzen badiegu, deigarria da aretoan gorbatak nagusi izatea: beste hainbat goi bilera politikotan bezala, eta are gehiago garai hartan, emakumeen absentzia etengabea da. Hala ere, Stockholmeko Konferentziaren aurretik zein ondoren, asko dira beren bizitzak ingurumenaren defentsan eskaini dituzten emakumeak. Ikertzaileak, naturalistak, ekintzaileak… batzuk unibertsitate ikasketak dituztenak dira, beste batzuk beren lurraren interesak defendatzeko antolatu ziren etxekoandreak.

Zerrenda oso zabala izango litzatekeen arren, emakume inspiratzaile batzuen aukeraketa egin nahi izan dugu, haien ekintzekin planeta bizigarriago bat sortzen lagundu dutelako edo laguntzen dutelako. Aurpegi ezagunak aurkituko dituzu, hala nola, Jane Goodall primatologoa, 80 urte baino gehiagorekin munduan zehar bere kausa ezagutzera emateko lanean jarraitzen duena. Hain mediatikoak ez diren beste irudi batzuk ere hautatu ditugu, noski, istorio eredugarriak dituztenak ere bai; hala nola, Louis Gibbs etxekoandre estatubatuarrarena, oso kutsagarriak diren produktu toxikoen zabortegi baten gainean eraikitako auzoko protesta-mugimendu baten buru izan zena. Emakume horietako batzuek saria jaso dute, besteak beste, Ingurumeneko Goldman Saria edo Bakearen Nobel Saria. Ezagutu ditzagun!


Informazio gehiago