Berriak

2019/7/18 Ingurumen albisteakIngurumen Baliabideen Etxea

Ingurumen Zuzenbidean XXIII. Masterra

"Ingurumen gatazkak” direlakoak emendatzea izan da gizakiak ingurunearekin duen elkarreragin maila areagotu izanaren lehen ondorioetako bat.

Horrela, estatu zein nazioarte mailan handituz doan ingurumen eragile eta kudeatzaile espezializatuen eskariaz gain, abokatu, funtzionario eta arduradun politikoek beren zereginak gero eta jarduera-esparru konplexuagoan eta problematika zabalago baten barruan garatu behar dituzte (inpaktu ebaluazioak, jarduera-lizentziak, zehapen-espedienteak, hondakinak, emisioak…). Laburbilduz, ingurumenaren degradazioarekin (basogabetzea, klima aldaketa…) gero eta kezkatuagoa ageri den gizarte honek Ingurumen Zuzenbidean espezializatutako profesionalak eskatzen ditu gero eta gehiago. 

Premia horri erantzunez, Euskal Herriko Unibertsitateak, Asmoz Fundazioarekin elkarlanean, Internet bidezko Ingurumen Zuzenbidean Masterra antolatzen du.

Aurrekoaren froga gisa, master honen hemeretzi edizioetan, hamar herrialdetako 300 abokatu, funtzionario eta arduradun politikok beren ezagutzak sakondu eta eguneratu dituzte. Internet bidezko metodologiari esker, pertsona horiek uztartu egin dituzte familiari eta lanari lotutako eginbeharrak eta analisi, argudio eta erabaki-gaitasunak lortzea, ezinbestekoak azken hauek beren lanbide-jarduera arrakastaz bete ahal izateko.

Masterra 2019ko azaroaren 18tik 2020ko abenduaren 11ra izango da.

Informazio guztia, hemen.