Berriak

2019/9/30 Ingurumen albisteak

Ingurumen-hezkuntza irakasteko formakuntza eta baliabide gehiago eskatu dute irakasleek

Hamar irakasletik bederatzik uste du ingurumen-hezkuntza funtsezko diren konpententzietan egon beharko lukeela hezkuntza-legean, egungo gizartearen beharrei erantzunez, hain zuzen. Hau da dioena Magisnetek eginiko inkestak Naturalizarentzat, Ecoembesen ingurumen proiektua dena, zehazki. 

Eta pisuzko bi argudio erabiltzen dituzte: alde batetik, Ingurumen-Hezkuntza ez dela moda bat, etorkizunean izango duen garrantzia kontuan harturik (eta egun ere baduena jada); eta, bestetik, gure planetaren ingurumenari buruzko errealitatearen gaineko ikasleen interesarengatik. Elkartasuna eta ingurumena baitira ikasleak motibatzen dituzten gai nagusiak, inkestaren arabera beti ere. Gainera, azken honek izaki guztion ongizatearekin zerikusia duela dio. 


Informazio gehiago