Berriak

2019/3/14

Ilustrazio eta marrazketa inprobisazio saioa, lehen mailako ilustratzaileekin

Larunbatean, martxoak 16, Dzirt Dzart ekitaldia izango da arratsaldeko 17:00etan Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean. Dani Fano eta Ainara Azpiazu ‘Axpi’ ilustratzaileek inprobisazio saioa eskainiko dute, Garbiñe Ubeda idazkeak gaijartzaile eta aurkezle lanak egingo dituelarik.

Klima aldaketa, hau komeria erakusketaren jardueren artean, bertso-saioen tankera duen ekimen hau proposatzen da, bi komikigile ezagunek, Dani Fano eta Ainara Azpiazu ‘Axpi’, Garbiñe Ubeda idazle eta gai-jartzailearen aginduetara marraztuko baitute. Modu askotako ariketak burutu beharko dituzte marrazkilariek. Batzuetan bakarka, bestetan taldean edo binaka. Eta gaiei dagokienez ere, denetarako emango du saioak. Pertsekuzio ariketa, kartzelakoa, batak bestearen azalpena marraztea e.a.

Ekintzaren arduradun Eneko Calvoren esanetan, “oso jarduera berezia izango da, askotan ikusteko aukera izaten ez den horietakoa; izan ere, marrazkilariek zuzenean sortuko dituzte beren ilustrazioak, inprobisatuz, sorkuntzaren prozesua hasieratik amaierara bertatik-bertara ikusteko aukera izango dutelarik bertaratzen diren lagunek”.

Jarduera, Komikigunerekin elkarlanean antolatua, larunbatean izango da, martxoaren 16an, arratsaldeko 17:00etan, Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean (sarrera irekia eta doakoa, lekua bete arte).