Berriak

2020/1/24 Ingurumen albisteak

Ihobek 50 mila eurorekin lagunduko ditu herritarrak klima-aldaketaren inguruan sentsibilizatzen dituzten ekintzak

Bigarrengo Euskadiko Klima Aldaketaren Astea, ASTEKLIMA deiturikoa, martxoaren 21etik 29ra bitartean gauzatuko da eta hiru lurralde historikoetako herritar guztientzako moduko jardueren egutegi zabala eskainiko du, herritarrei ekiteko deialdia egiteko xedez. 

Diruz lagundu ahalko dira honelako ekintza hauek: hitzaldiak, jardunaldiak, tailerrak, erakusketak, ipuin-kontaketak, zinea, antzerkia, bideo eta argazkilaritza ikastaroak, bisita gidatuak eta abar. Diru-laguntza horren onuradun izan daitezke Udalsarea 2030eko kide diren udalak eta udal horietako tokiko bulego, mankomunitate, kuadrilla eta garapen-agentziak. 2020ko martxoaren 21a baino beranduago hasi eta 2020ko martxoaren 29a baino lehenago amaitzen diren ekintzak lagundu ahalko dira bakarrik.

Eskaerak aipaturiko erakunde publikoaren egoitzan aurkeztu beharko dira, honako helbide elektroniko honetara mezu bat bidaliz: [email protected] Epea 2020ko urtarrilaren 31n amaituko da.

Deialdi honen inguruko informazio guztia eskuratu daiteke Ihobe sozietate publikoaren webgunean.


Iturria: Udalsarea21