Berriak

2019/9/12 Agora K2050Elkarrizketak

Idoia Arauzo: "35 urtean Pirinioetako glaziarren erdia baino gehiago desagertu dira klima-aldaketaren ondorioz"

Abuztu erdialdean jakin genuen Islandiak agur esan ziola Ok glaziarrari, hileta baten bidez, ofizialki 2014. urtean hildakoa. Munduko tenperaturen gorakaden ondorioz bertako elurrak eta izotzak ezin zuten nahikoa konpaktatu izotz-masak bere pisuaren ondorioz mugitzen jarrai zezan, eta agintariek ofizialki hiltzat eman zuten. Baina ez dugu hain urutira joan beharrik antzeko errealitateak ezagutzeko.

Urrutira joan gabe, Pirinioetan bertan, gaur egun 19 glaziar besterik ez daude, eta Pirinioetako Lan-Komunitateko (CTP) Klima-Aldaketaren Pirinioetako Behatokiko koordinatzaile Idoia Arauzoren esanetan "1984. urteaz geroztik Pirinioetako glaziarren erdia desagertu dira", klima-aldaketaren ondorioz. Bioaniztasunari dagokionez bereziki aberatsa izan arren aldaketekiko zaurgarria den Pirinioak bezalako ingurune honetan, tenperaturak munduko batez-bestekoa baino %30 gehiago igo dira azken 50 urteotan, 1,2ºC-ra iritsi arte. Egoera honen aurrean, "klima-aldaketak eragindako inpaktuetara egokitzeko estrategiak bilatzearen" beharra defendatu du Arauzok.

Klima-aldaketak Pirinioetan ekarriko duen erronkaren errealitatea gerturatzeko Idoia Arauzok "¿Cómo está afectando el cambio climático a los Pirineos?" izeneko hitzaldia eskainiko du datorren irailaren 18an, asteazkena, 19:00etan San Telmo Museoan, klima-aldaketari eskainitako Agora K2050 hitzaldi sortaren baitan.

Duela lau urtetik zara Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiaren arduraduna. Zeintzuk dira bere funtzioak?
Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokitik behatokiaren beraren helburuak lortzen laguntzeko pertsonak eta informazioa koordinatzen ditugu: klima-aldaketaren fenomenoa eta Pirinioetako inpaktuak oro har ulertzea eta lurralde hori inpaktu horietara egokitzea erraztea. Helburua da zientzia-munduaren ezagutza politikara, administrazio publikoetra eta sektore pribatura eramatea, eta alderantziz. Pirinioetako lurraldeetan sarean lan egiteaz gain, Europako beste mendi-eremu batzuekin ere lan egiten dugu sarean, ezagutza partekatuz eta Pirinioak ikus araziz.

Klima-aldaketaren ondorioei dagokienez, zein da gaur egun Pirinioetan bizi den errealitatea?
Azken 50 urteotan, 0,24 ºC-ko tenperatura-igoera ikusi da hamarkada bakoitzean, hau da, 1,2 ºC, edo, bestela esanda, munduko batez bestekoa baino % 30 gehiago. Prezipitazioei dagokienez, prezipitazio bolumenen % 2,5 jaitsi da eta urtetik urtera aldakortasun handia dago.

Pirinioetako lurralde osorako batez besteko balio horiek, unibertsitateen, ikerketa-zentroen eta meteorologiako estatu-agentzien arteko lankidetzari esker soilik lortu eta analizatu dira, metodologia berberekin tenperaturari eta prezipitazioei buruzko datu-baseak partekatu eta landu baitituzte. baita ere FEDER funtsei esker ere, POCTEFA 14-20 programaren bidez.

Aldagai "primarioek" inpaktu "sekundarioak" dituzte ekosistemetan eta sektore sozioekonomikoetan. OPCC-k lurralde honetan inpaktu horien inguruan dagoen ezagutza zientifiko guztia bildu du, berriki kaleratu duen "OPCC-PLP (2018). Klima-aldaketa Pirinioetan: inpaktuak, zaurgarritasuna eta egokitzapena" argitalpenean. Eragin horien adibide batzuk emateagatik:

  • 60ko hamarkadatik 10 egunera arte aurreratu da hegazti migratzaileen etorrera-data.
  • Udaberrian lehen agerraldien agerpena aurreratu da.
  • Espezie asko leku bioklimatiko hotzagoetara lekualdatu da.

Horrez gain, sektore bakoitzarentzat ikusitako joerei buruzko datu gehiago ematen dituzten ikerketak falta direla egiaztatu da. Askotan, azterketa partzialak edo eskala geografiko txikiagokoak izaten dira. Horregatik, txostenaren ondorioetako bat da ikerketa mota hau eta epe luzerako erregistroak mantentzearen garrantzia azpimarratzea; izan ere, serie osoak eta luzeak abiapuntu hartuta, ondorioak zorrotzak izan daitezke joerei dagokienez.

Neurriak hartzen ari dira Pirinioetan klima-aldaketaren ondorioak arintzeko edo haietara egokitzeko?
CO2 isuri garbirik gabeko lurraldea da Pirinioak, biztanle gutxi duen lurraldea baita, hiri handi eta industria gutxi dituena, baina klima-aldaketaren eraginak jasotzen ditu, fenomeno globala baita. Pirinioak biodibertsitate balio handiko lurraldea da, eta klima aldaketaren aurrean zerbitzu ekosistemiko ahulak ditu. Beraz, arazoaren zergatiaren gainean jarduteko, berotegi-efektuko gas isuriak murriztu egin behar dira: energia ekoizpena eta kontsumoa, garraioa, industriak …

Bestalde, klima globalaren inertzia dela eta, gaur bertan emisioak nabarmen murriztuko balira ere, CO2 pilaketak eragindako inpaktuek (eta CO2 hori baso-masek eta lurzoruek xurgatu arte) Pirinioei eragiten jarraituko lukete. Beraz, inpaktu horietara egokitzeko estrategiak bilatu behar dira.

Adibidez, zer egin dezakegu urte batzutan elur gutxi egingo balu, eta eski-estazio batzuek ezingo balute ireki edo galera ekonomikoak balituzte? Eta giro berri horri aurre egin ahal izango genioke? Batez besteko tenperatura beroagoei, edo beroaldien maiztasun gorakadari aurre egin ahalko genieke uzta erresistenteagoak erabiliz? Klima-aldaketa kontuan hartuko al dugu gure hurrengo oporraldietako helmuga aukeratzerakoan? Arestian aipatutako txostenean estrategia espezifiko batzuk proposatzen dira aztertutako sektore bakoitzerako, eta, era berean, Pirinioetako jardunbide egokien adibideak emateko datu-basea sortzen ari gara (https:// opcc-ctp.org).

Duela gutxi, 2014an ofizialki desagertu zen Ok glaziar islandiarrari hileta-gisako ekitaldia eskaini zitzaion. Pirinioetan ere izotz masa horien desagertzearen lekuko zarete. Zein erritmotan ari dira desagertzen? Azken urteotan, zenbat glaziar desagertu dira?
Pirinioetan, 1984tik gaur egunera arte, glaziarren erdia baino gehiago desagertu dira, eta gaur egun 19 besterik ez daude. Gainera, geratzen diren glaziarrak atzerakada azeleratua izaten ari dira. Hau icebergaren punta baino ez da. Gure ondare natural kolektiboa osatzen duten ikonoak ia erabat desagertuko dira, eta modu atzeraezinean. Baina galera horrek, era berean, gure bizitza eta ekonomietan agian eragin handiagoa duten beste ekosistemetan gertatzen ari denaz, eta gertatuko denaz, ohartarazten digu.