Berriak

2020/2/28 Iraunkortasunaren BehatokiaProiektuak

Apunte Koaderno berri bat klima-aldaketari aurre egiteko hezkuntza-esperientzia interesgarri bati buruz

Cristina Enea Fundazioaren Iraunkortasunaren Behatokiak beste izenburu bat gehitu dio Apunte Koadernoak argitalpen-bildumari. Oraingoan, KarbonEZtatu! Ez da gutxi eta… proiektuaren ingurukoa da lana. Aipatu proiektua, Cristina Enea Fundazioak, Santiago de Compostelako Unibertsitatearekin lankidetzan, 2019an gauzatutako hezkuntza-ekimen bat da, non parte hartzen duten pertsonak "bizi diren lekuko eraldaketa sozioekologikoaren eragile aktibo bihurtzen diren", azaldu du Manu Gonzalezek, Iraunkortasunaren Behatokiko zuzendari teknikoak eta proiektuaren koordinatzaileetako batek.

KarbonEZtatu! Ez da gutxi eta… proiektua diseinatzea eta martxan jartzeak, ingurumen-hezkuntzak izan dezakeen eginkizun dinamizatzaile eta eraldatzaileari laguntzeko konpromisoari erantzuten dio, trantsizio sozio-ekologikoa sozializatzeko eta bultzatzeko tresna gisa, klima-kolapso baten mehatxuaren aurrean moralki saihestezina den erantzun gisa. Santiago de Compostelaren urratsei jarraituz, non jatorrizko ekimena sortu eta garatu baitzen, eta Santiago de Compostelako Pedagoxia Sozialaren eta Ingurumen Hezkuntzaren Ikerketa Taldearekin (SEPA-Interea) lankidetza estuan, 2019an proiektua Donostian garatu zen, Cristina Enea Fundazioaren koordinaziopean, eta beste udal ekimen eta sail batzuekin lankidetzan, hala nola Lagunkoia, Berdintasuna, Kultura, Partaidetza...

Hala, 2019ko hainbat astetan, hiru taldek -Egia auzoko emakumeen elkarteak (Dandai), Altza auzoko Memoria Taldeak, eta Ategorrietako Komunitate Taldeak - Donostian parte hartu zuten KarbonEZtatu! Ez da gutxi eta… proiektuan. Talde horiek -emakumez osatuak- saio, tailer eta ibilaldietan parte hartu zuten, eta guztietan sartu zituzten krisiarekin eta larrialdi klimatikoarekin lotutako elementuak eta kontzeptuak.

Cristina Enea Fundazioaren webguneko Iraunkortasunaren Behatokiaren ataletik (www.cristinaenea.eus) doan kontsultatu eta deskarga daiteke dokumentua, eta proiektuaren sorreraren xehetasun guztiak, inplementazioaren alderdi guztiak, helburuak eta haren ardura duen taldeak ateratako ondorio nagusiak jasotzen ditu.