Berriak

2018/4/24 Agora K2050

Bihar asteazkena hizketaldi klimatikoa San Telmo Museoan

Apirilaren 25ean, asteazkena, hiru adituk klima-aldaketari, planteatzen dituen erronkei eta arazo global horri esparru ezberdinetatik ematen ari zaizkion irtenbideei buruz solastuko eta hausnartuko dute. Hizketaldi klimatikoa Cristina Enea Fundazioak, Donostiako Udalak eta San Telmo Museoak klima-aldaketari eskainitako Agora K2050 solasaldi-sortaren baitan kokatzen da.

Barack Obamak esan zuen “arazoari aurre egiteko neurriak baino azkarrago ari da aldatzen klima”. Baina Trump presidenteak AEBak Parisko Akordiotik atera zuen joan den ekainean. Berotze globala iruzurra dela pentsatzen du. Hala ere, klima-aldaketaren ebidentziak ugariak dira, geruza atmosferiko urrunenetik ozeanoaren sakontasuneraino, gure hirietan muturreko fenomeno klimatikoak esperimentatuz.

Klima-aldaketan sinesten dugu? Zein dira nazioarteko eta toki-esparruko beharrezko konpromisoak klima-aldaketa arintzeko eta klima-aldaketara egokitzeko? Zer diote Europar Batasunetik? Funtsezko zein aldaketari egin behar diete aurre pertsonek eta enpresek eguneko zereginean? Zein aldaketa dira beharrezkoak eredu ekonomikoan?

María José Sanzek (BC3. Basque Center for Climate Change), Jesús Alquézarrek (Europar Batzordeko aditua) eta Antxon Olabek (ekonomilaria) klima-aldaketaren kontrako borrokaren ikuspegi ezberdinak eta gako garrantzitsuenak azalduko dituzte.

Hitzaldia apirilaren 25ean izango da, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan San Telmo Museoan.